Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Emazteei eginiko bortizkerien kontrako borrokaren nazioarteko aste kari, Bardozeko herriak, Euskal Elkargoarekin eta Erran eta Bizi elkartearekin batera, denei zabalduak zaizkien aktibitateak azaroaren 25ean larunbatez eta 26an igandez proposatuak dira.
Larunbatean, kontzertua Buhaminak taldearekin (18:00), ondotik mutxikoak Arberoa txarangarekin.
Igandean, autodefentsa Krav Maga (14:30), "Irri yoga" (16:00), krakada kitorik esne goxokiak Bastidarrak eskainirik eta bukatzeko...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Familien astea
Herriko Etxeak, Baionako Ospitale zentroak, Gurutze Gorriak eta Denentzat sozial zentroak arazoaren 18tik 25a arte familientzat aktibitate desberdinak proposatzen dituzte. Haurrentzat abusatzeko gertakariak, zinema gaualdiak eta tailer partekatuak izanen dira. Gogoeta eztabaida guneak ere aurreikusiak dira, bereziki buraso bakarren bizitzari buruz.
Bonbon Beltz "Gure zaharrak"
Azaroaren 18an (19:00),
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Euskararen Urtaroa kari, Orok Bat ezkerparetan, herri jokoak, pilota eta euskaraz lehen lerroan ezarriak izanen dira (15:00-18:00). Ondotik aizkora desafioa izanen da, lehiatuko dira: Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia, Berako Oier Larretxea eta Endika Goia, Angeluko Ibai Telletxea eta Patxi Igoa.
Jatekoa eta edatekoa seguratatua izanen da, sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Oraidanik har burutan hilabete hunen 25ean, larunbatarekin, Baltsanek muntatzen duela bere aurtengo bertsu-bazkaria. Bertsulariak, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Alaia Martin. Gai emaile, Aimar Karrika. Izenak eman behar deituz 06-78-75-36-68.
Bestalde, heldu den ortziraletik goiti, dozena bat egunez, Ziburuk muntatzen du, Herriko Etxea sustatzaile, sail berezi bat euskararen sustenguz, bertsularitzari toki ederra eginez.
...Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Euskararen Urtaro kari, animazio desberdinak aurreikusiak dira.
Azaroaren 23an (20:00), L'Aiglon zinegelan, Argentinan egin bidaia kontatzen duen "Transmisioa" dokumentala ikusgai izanen da.
Azaroaren 29an (16:00), Mediatekan "Itsaso zabalera" Maialen Alfaroren ikusgarria haurrek segitzen ahalko dute.
Azaroaren 30ean (18:30), Larrazkena gelan euskaraz trebatzeko tailerra antolatua da.
Abenduaren 1ean (19:00), AIEC gelan Pontx pailazoa etorriko da "Gelara!" bere azken...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
"Urruña" aldizkariaren 5. zenbakia salgai
Jadanik, salgai da Urrunaga elkarteak urte oroz plazaratzen duen "Urruña" aldizkariaren bosgarren zenbakia. Abantzu 200 orrialde, dena kolorez, eta gehien-gehiena euskaraz. Aldizkari honetan Urruñan idatzitakoak edo urruñarrek egiten dituztenak plazaratzen dituzte, beti lehentasuna gure mintzairari emanez. Izenpeduretan urruñarren artean ezagunak diren izenak ikusten dira: Daniela Albizu, Xerar Urrutia,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016