Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Ekin dezagun elikadura iraunkorraren alde!
Elikatzeko moldea aldatzeko desafio bat. Zer eta nola? Tokiko, sasoineko elikagai sanoak jateko ohidurak hartu buxeta aldatu gabe. Sei astez desafioz desafio:
- Aste guziz ekipa batek eman aholkueri esker,
- Urratsez-urrats ohidurak aldatuz,
- Info gutunak eta aterabideak etxera hartuz,
- Tailer batzuetan parte hartuz, trukaketa eta deskubritzeak eginez,
- Taldean aitzinatuz.
Kanpainak...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Larunbatean bi finalerdiak jokatu dira. Zinez bi partida eder ikusi ditugu, jendea arras gostura gelditu da holako jokoa ikusirik.
Lehen partida orekatua izan da, nahiz Darmendrail eta Sanchez aitzinetik ibili izan partida osoan. Hauek azkenean sei tantoz irabazi dute Bideondo eta Iphar-en kontra, 40/34. Huts guti denen partetik, kintze atakatuak eta abiadura harrigarria. Oren bat eta laurden iraun du partidak eta jendea xoraturik egon da Sanchez-en errextasuna eta estiloari...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Zirikolatzen besta handia
Etorri da asteburu huntan Senpereko dantza taldearen 45. urtemuga ospatzeko hitzordua, Larreko salan. Herriko biziaren zutabe nagusienetarik bat da, azken urteetan ehunka dantzari bildu baititu. 45 urte betetzen dituela eta, gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, bai eta zonbait musikari "Dantz'Hari" ikusgarria buru belarri prestatzen aritu dira. Zirikolatz izenburua, Senpereko oihan baten izenetik dator. Dantz'hari aldiz hitz jokoa da. Izen...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Bidasoan euskaraz
Urtero bezala, Pausuko Bakalau elkarteak "Bidasoan Euskaraz" izeneko jaialdia antolatzen du. Aurtengoa maiatzaren 2tik 5era izanen da. Egitaraua: maiatzaren 2an, ostegunarekin, Bidasoa Oinez izeneko ibilaldia Bidasoa ibaiaren bi aldeetan barna. Xaia ostatutik abiatuko dira (9:00). Ondotik xingar eta arroltze aipatu ostatuan. Arratsean, Talo Besta DJ Oscar Ciak animaturik (19:00-22:00). Maiatzaren 3an, ostiralarekin, kantu afaria Kuxkuxtu...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
"Rom herria"
Garaztarrak dantza taldeak maiatzaren 4an (20:30) eta 5ean (17:30) "Rom herria" deitu ikusgarria lehen aldikoz presentatuko du, Jai Alaian. Lehen partean "Iturri zaharretik" Garaztarrak dantza eskolako ikasleek emanen dute. Ikusgarri berria Christian Larralde uharte-garaztarrak idatzia eta zuzendua du, Patrick anaiak musika. Dantza, kantua eta antzerki zati batzuk uztartuko dira. Eskainia den obrak buhameen istorioa du kontatzen, "Rom"...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Parte-hartzaile proiektu deialdia
Jazko aurrekontu parte-hartzailearen lehen edizio arrakastatsuaren ondotik, 27 proiektu irabazle agertu baitziren, Herriko Etxeak bigarren edizioa abiatu du. Egitasmoak aurkezteko hautagaitza idekia da, trantsizio ekologikoa, solidarioa eta herritarreri zuzendua izan behar diren proiektuak dira hautatuak izanen. Herriko Etxeak 300.000 euro baztertu ditu. Jadanik Herriko Etxetik 5.000 euro baino gehiago eskuratzen duten elkarteek ezin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016