Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
"40 urte eta aldapan behera niek!"
Maiatzaren 14an (20:30), Baionako Hizkuntza Politika zerbitzuak, EKEren partaidetzarekin, Ion Martinez "Txiki" umorista Luna Negra antzokira gomitatzen du. Bertan, "40 urte eta aldapan behera niek!" bakarrizketa saioa eskainiko du. Ikusgarri umoretsua galdera anitzen inguruan oinarritzen da:
"Supositorioen belaunaldikoa zira? Ez ahal dituzu parrandako kantuak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Mediatekan
Zuzi olinpiarraren pasatzearen karietara, joko olinpikoez ditugun ezagutzen sakontzea proposatzen dauku Pierre Espil mediatekak. Hortarako ekainaren 1a arte iraunen duen erakusketa interaktiboa apailatu du. Panel eta eduki esklusiboek (podcast, joko, infografia eta beste...) anekdota hoberenak eta gutti ezagutuak diren txapeldunak aurkeztuko dira, kirola eta jokoen deskubritzeko, preseski ezagutzen ez ditugun molde batean.
Sartzea librea eta urririk...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Xalbat Duhalde txapeldun, buruz-buruka
Abarratia pilota batasuna berriz ere lorietan dugu, aitzineko igandean, 22 urtez petiko buruz-burukako Frantziako pilota txapelketa, Xalbat Duhalde aihertar gazteak eraman baitu, 40/25, Txomin Salaberrenborde zuberotarra garaiturik. Final hau Lekorneko trinketean iragan da. Berdintzerik gabeko finala izan bada ere, bi gaztek partida pollita egin dute, kintze luze batzuekin. Nahiz Xalbat beti aitzinean izan (8/2, 12/8, 20/10,...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Landare saltzea Uhartean
Maiatzaren 11n larunbatez (10:00-17:00) Ameztoiko bidean den Uhartea etxean, landare biologikoak salduko dira: tomate, biper, kuiatxo, itsas udare eta beste.
Egun hortan ere hor berean ibilaldi botanikoa antolatua da (16:00). Sendabelar eta landare basen deskubritzeko parada izanen da.
Landareen manatzeko eta ibilaldiarentzat izena emaiteko 05-59-29-56-66 telefonoan utzi mezua edo maila igorri:
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Azokaldia
Azokaldia izeneko egitarauaren barruan, ikastolaren Euskaraz Bizi taldeak antolaturik, hilaren 17an, Iban Zaldua idazlearen eta Miren Narbaiza bertsulariaren Nire ipuina engainua da izeneko ekitaldia eskainiko digute Berttoli elkartean (19:00). Sartzea: 5 euro.
Adinekoendako zerbitzu berria
CCASak erosketen egiteko laguntza zerbitzu berria abiatzen du. Zerbitzua urririk izanen da, eta autorik ez...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Zortzi oren horra doi-doia heriotza aitzin ospitalean pasatu duen epea Maitexa Indaburu Etxarneko andere xaharrak, bere 92 urterekin. Izpiritua xorrotx zaukan nahiz etxe xokotik ez zen mugitzen, Monika alabak gain gainetik artatua, artatzaile lagunekin.
Maitexak uzten dauku emazte leial eta xintxo baten oroitzapena, fede handi baten jabe, horra zertako ehorzketara jendea ostean jin zakon, otoitz eta kantuetan parte hartzera familiari atxikimendua erakutsiz.
Gure partetik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016