Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Eguberriko merkartua - Olentzero

Eguberriko merkatua

Abenduaren 17an (10:00-17:00) merkatu estalian Eguberriko merkatua iraganen da. Egun osoan jateko eta edateko. Haurrentzat animazio eta joko desberdinak antolatuak ditu. Bizar Xuri hor izan da (10:00-12:00), pena Olentzero ez baita gomitatua izan!


Olentzero

Beharre Urkulu penak Olentzerori pentsatu du, abenduaren 23an karriketan ibiliko da (10:30), arratsaldean (14:00-17:00) merkatu estalian puzgarriak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Manifestaldia Izpegin - Liburu eta koloreak - Kantaldi - Pilota

Manifestaldia Izpegin

Frantses estatuak etorkin edo emigranteez prestatzen ari duen lege xedea biziki bortitza da eta ez ditu hauen eskubideak urrundik ere errespetatzen, arrotzen kontrako herraren seinale da. Hala dio "Etorkinekin" federakuntzak.

Hortako, hamar bat elkartek edo erakundek deiturik, salaketa manifestaldia iraganen da Izpegiko lepoan, abenduaren 16an, ibiakoitzarekin. Baigorritik abiatzea plaza nagusitik (10:30)....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Jardunaldia - Emazteen etxea

Jardunaldia

"Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian" gaiaren inguruan, Seaskaren egoitzan Euskal Konfederazioak abenduaren 16an (9:00-12:00) jardunaldiak antolatzen ditu. Besteak beste egin inkesta soziolinguistikaren berri emanen da eta eskolaren bidezko transmisioa aipatua izanen da. Interesatua den edozein pertsona hurbiltzen ahal da.


Emazteen etxea

Abenduaren 19an Larrazkena gelan (19:00) mahai ingurua antolatua da "Emazteen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Kontseiluko biltzarra - Santa Barbara eguna - Egur saltzeak - Kantaldia

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortziralean iragan da Lapurdi gelan. Huna aho batez onartu gaiak:

- Aisialdi zentroari 2023-2024 ikasturtearentzat Labourdins elkartearen laguntza proposamena.

- 2023ko aurrekontu erabakia.

- Giza eskubideen softwarerako formakuntza gastuetan parte hartzea.

- Hitzopen gaztetxe eta Kutun elkarteeri ezohizko diru laguntza emaitea.

- 2023ko udako lanaldietan enplegu iraunkorren langile kopuruak.

- Errolda...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Gozategiko lehen mus txapelketa: ERRATUM!! - Sortze - Heriotze - Eguberri eta Urtats Goxotegian

Gozategiko lehen mus txapelketa: ERRATUM!!

Joan den astean Gozategi ostatuak antolatu lehen mus lehiaketaz bilduma egin genuen. Agertu argazki azpian eman azalpenek zuzenketa merezi dute. Txapeldunen izenak xuxenak ziren, baina ez ostatuko kudeatzaileena. Huna beraz argazki azpian irakurtu behar zena: "Tote Lopez-Paxkal Ibarburu-Xabi Mougica- Baptiste Blanchet- Leon Pochelu-Carine Mougica".



Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a

Eskubaloia

Nazional 2 mailan Atharratze eta Irisarriren arteko derbyaren segitzeko, Mauleko Jai Alai gela gaindizka bete da. Partida bururaino biziki tinkoa izan da. Hondarrean xiberotarrak bi tantoz nagusitu dira, 21-19.

Prenazional mailan, bigarren taldeak 19-25 galdu du Mont de Marsanen. Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petikakoek Castanet taldearen kontra 27-26 irabazi dute.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarriko lehen taldeak 22-22 berdin egin du Mont...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016