Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Sortze - Ezkontza - Euskal Trail - Artzainen lasterkaldia

Sortze

Goresmenak Landdako Andre Kurucharry eta Amelie Wangermez-i. Ongi etorria egin diote Luma ttipiari.

Ezkontza

Otikorene Okilanberriko Maider Luro ezkondu da Julen Dolosorekin. Orain Itsasun bizi dira. Goresmenak!

Euskal Trail

Aurtengoa molderik hoberenean iragan da, aro ederra lagun. Ehunka jende herriko plazan, giro xoragarria lasterketa desberdinen abiatzeen karietara edo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Otxo taldea

Maiatzaren 24an mediatekak Otxo bikotea gomitatzen du (19:30). Lolita Delmonteil Ayral eta Maider Martineau dira taldea osatzen duten musikari-kantariak.

Kantariak, soinujoleak eta perkusionistak, musikak hainbat aurpegi ditu, beren jatorrizko tradizioen nahasketa da (euskal musika, musika okzitaniarra), nun melodia eta harmoniaren maitasuna aurkitzen diren.

Tokiak atxikitzeko: mediatheque@mairie-espelette.fr edo 05-59-59-09-80.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Akordeoi eguna

2015etik, Kornelio herriko musika eskolak arrakasta handiz antolatzen du Akordeoi eguna. Besta huntan, Bidasoako bi aldeetako akordeoi jotzaile gazte eta ez hain gazte biltzen dira elkarrekin jotzeko. Aurtengo edizioa, maiatzaren 19an iraganen da, igandearekin. Goizean (11:00), Kalejira herriko karriketan izanen da, ondotik (14:00) musikariendako bazkaria Kornelio musika eskolak antolaturik, eta eguna untsa finitzeko (17:00), ohiz kanpoko kontzertua izanen da elizan. Gerard Luc, Joxan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Erakusketa


Aitor Ruiz de Egino eta Hervé Larrieu eskultoreek Apezpikuen presondegian, maiatzaren 26a arte beren obrak presentatzen dituzte. Bisita urririk (11:00-12:30 eta 14:30-18:30), asteartetan hetsia.

Aitor Ruiz de Egino Hernanikoa da, bere obrak eskultura eta pinturan oinarritzen dira. Urte batzuk negozio munduan lan egin eta, 36 urte zituelarik lana utzi eta arteari lotu zen. Material anitzekin lan egiten du (aluminioa, papera, zeramika,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Futbol txapelketa - Umoristen platoa

Futbol txapelketa

Maiatzaren 20an astelehenarekin, futbol taldeek txapelketan parte hartzen ahalko dute 80 euroren truke. Bidaia bat eta beste sari anitz jokoan! Egunean bertan jan eta edatekoa izanen da. Etcherouty kirol parkean iraganen da txapelketa. Izena emateko 07-82-09-07-40 deitu.

Umoristen platoa

Maiatzaren 24an ostiralarekin (20:30), Antonia De Rendinger, Majid Berhila, Timothe Poissonnet eta Didou umoristak etorriko dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

"Emazteak" erakusketa - "Emazteak pastoralean" mahai-ingurua - Inesa de Gaxen pastoralaren emanaldiak

"Emazteak" erakusketa

Maiatzaren 13tik 24ra, Herriko Etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izanen da. Euskal Herriko emazte garrantzitsuen hamar erretratu aurkeztuko dira, horien arteanPantxika Urruty etaItxaro Borda,Inesa de Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren.

Sarrera librea astelehenetik larunbatera (9:00-12:30 eta 14:00-17:30).

"Emazteak pastoralean"...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016