Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Heraitzeko auzo batzordea
Joan den ortzirale arratsaldean Heraitzeko auzo batzordea Auzo Baita gelan bildu da. Christian Socodiabehere hautetsi erreferenteak eta Claude Leguay lehendakariak biltzarra kudeatu dute, 20 bat entzulerekin. Mintzagaiak ez ziren eskas. Agertu da hasieran Santa Katalina kaperari buruz den seinale eskasa. Eztabaida ere sortu da jakin nahiz XII. mendeko kapera Konpostelako bidean errepertoriatua ote den? Nehor hortaz ez da segur. Halere Haltyako...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Xabier Itçainaren mintzaldia
Xabier Itçaina gure herritarrak (Bordeleko CNRS erakundean ikerlari denak) mintzaldia eskainiko du ostiral huntan, maiatzaren 17an (20:30), Gaztetxea gelan. Gaia izanen du "Ttunttuneroen gizartea", hau da dantzarako soinularien istorio bat. Mintzaldia deneri idekia da: euskaraz izanen da, nahi duenarentzat izanen da bat-bateko itzulpena frantsesez.
Balakiko obrak
Obrak ederki aitzinatzen dira Balaki...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Pausuko pala txapelketaren finalistak
Hilaren 5ean, igandearekin, Bidasoan Euskaraz kulturaldiaren barruan, Pausuko pala txapelketaren finala jokatu zuten Xaia aitzineko ezkerparetan. Hirugarren mailako emaitzak: Bixente Salaberria / Ion Martinez 30 À¢'€'" Beñat Eltzaurrandieta / Thierry San Sebastien 27. Bigarren mailakoak: Baptiste de Labaka / Marielle Irazu 30 À¢'€'" Ioritz Larraza / Ekaitz Iturria 28. Lehen mailakoak: Mixel / Filipe Luberriaga anaiak 30...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Kalitate handiko kantaldia
Nahiz eta bazter guzietan memento berean anitz gauza izan, joan den igande arratsaldean jende saldo ederra hurbildu da, 190 bat behatzaile jin baitira Beltzuntze elkarteak antolatu kantaldira. Lehen partean 6 neska kantarik osatu Entrexatak taldea, arras pikoan agertu da. Beren kantu ezberdinei esker bidaiarazi gaituzte, erresumaz erresuma. Publikoaren gehiengoak deskubritu duen kantari talde...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Olinpiar sua
Maiatzaren 20an astelehenarekin, olinpiar tortxak herria zeharkatuko du, 5 eramailek eramanen dute. Egunean zehar, kirol jarduerak antolatuak izanen dira, jan eta edatekoa, baita musika animazioak ere izanen dira. Baliteke trafikoa nahaspilatua izatea. Informazio gehigarri guziak www.saintjeandeluz.fr webgunean.
Tanka gelaren...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Jon Alonso Alduderat jitekoa da maiatzaren 23an, herriko liburutegian (19:30), "Amaiur bat urtero" bere liburuaren aurkeztera. Deneri idekia da. Zatozte goxoan, ondotik izanen da jateko eta edateko Jon Alonsorekin kalakaldia segitzeko.
Baztanen film handi baten egiten ari dira. Amodiozko istorio gartsua da, orain duela 500 urte setiatua izan den Amaiurko gazteluan, Nafarroako erresuma menderatzeko gerlan. Maitaleen desira eta ustekabeko heriotza dira Jon Alonsoren nobela berri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016