Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Esku aldaketa
Maider Atchoarenak jakinarazten dauku bere kinesiterapia kabinetea uzten duela osagarri arrazoinengatik. Clementine Gregoire deitzen da hunen segida hartzen duen kine gaztea. Joan den astelehenean lana hasi du. Kabinetea "Taneriako bidea" karrika puntan da, elizaren parean.
Olentzero
Abenduaren 22an, ortziralea, Baigorriko hiru eskolek Olentzerorekin ospatuko dute Eguberri. Desfilea abiatuko da elizako plazatik...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Abenduaren 27an, asteazkenarekin, Pontx pailazoak Gelara bere ikuskizun berria Biltokin emango du (18:00).
"Klaseko txirrinak jo du eta, Pontx eskolara berandu iritsi da. Lagunekin elkartu eta egunari aurre egiteko prest dagoela, irakaslea ez da agertu, eritu egin da. Pontxek irakasle kargua hartuko du eta ikaskideekin egun osorako lana betetzea izango du helburu....
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Urte oroz bezala gure saltegiko epizeriak egiten du zozketa bat, erosketak egitean kutxa batean ezarri zenbakien artean zoin izanen den irabazlea. Aurten Julou Horwenna andereak suertea ukan du, saltegi auzoan bizi da, bi urte hauetan Heletara etorria. Erran dezagun zozketa hondar aldikoz dela toki hortan izanen, gure saltegia primaderan tokiz aldatuko baita, egokiago oraiko harat-hunateri buruz.
Goresmenak irabazi duenari eta zendako ez suerte gutiago ukan duten guzieri.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriaren sari banatzea
Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak hiru sari banatzen ditu. Ohorezko saria euskara edo(ta) euskal kulturaren sustapenean eta ezagutzaren zabalpenean parte hartu duen pertsonalitate bati emaiten zaio. 2018az gero, sari hunek Jean-Mixel Larrasket lehendakari ohiaren izena du eta Kepa Akixo "Zigor" artistak egin obra eskainia da.
Bestalde, "Euskal Kultura" saria, Euskal Herriari lotu doktoretza...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Urte hondar honek,doluan utzi du Hoztako herria, bateratsu bi herritar zendu baitira. Adin ederra bildu du Maina Partaburu Intxausetakoak 98 urtetan utzi baitu mundua. Bestea da Uharteko Jean-Pierre Uhart, 79 urte zituen. Jean-Pierre ezagutu dugunek ez dugu ahantziko haren arraileria eta laguntasuna nehor ez da aspertu harekin alta atsekabeak ez zuen hutsegina.
Penetan diren bi familiekin gaude.
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Sortze
Joan den abenduaren lehenean sortu zen Beñat, Julie Moustirats eta Fréderic Minjou andere jaunen egoitzan, Ibarre berrian, Haranburuko bidean, Apairi auzo aldean. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta zoriontsua Beñat sortu berriari.
Heriotze: Ttotte Benac
Neguteko ondoan bizi zen Ttotte Benac, 66 urtetan zendu da. Urte andana batez Lekuineko ostatua atxiki ondoan, Ttotte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016