Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Gazteentzat zine tailerrak - Liburutegian merke saltzea - Kantaldi elizan

Gazteentzat zine tailerrak

Onddoeneko berritze proiektuari loturik, Herriko Etxeak, Kanaldudek, Zukugailu elkarteak eta Onddoeneaz gogoetatzen ari den herritar kolektiboak zine tailerrak proposatzen dituzte 13 urtetik 18rainoko gazteeri. Gazteek dokumental bat onduko dute, gai hunen inguruan: "Nolako Bidarrai 2040an". Eta lan hori presentatua izanen da Hazparneko Zinegin festibalean, azaroan. Zine tailer horiek iraganen dira uztailaren 15etik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

"Tulalaika" besta

Hirugarren aldikoz, Xiberoko ikastolen aldeko besta Pagolan iraganen da, heldu den igandean, maiatzaren 19an. Lehen hitzordua goizean (11:00) emana da dantza barrikadarekin. Ondotik zikiroa, bazkariko izena aitzinetik eman behar da 06-85-73-06-35 deituz.

Arratsaldean kontzertuen tenorea izanen da (16:00). Aitzineko urtetan bezala, talde ezagun eta ospetsuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

"Artzain soil" filma - Eztabaida euskararen geroaz

"Artzain soil" filma Donapaleun

Tituluak dioen bezala, film hunek artzain soilen egoera tratatzen du, Maina artzaintsaren karra azalduz. Erabakia hartua du, heldu den neguan Maina ez da lurrik gabeko artzaintsa izanen. Etxalde bateko lurrak bere gain hartzen ditu eta nahi duen bizimoldea segitu nahi du bere segurtamenak burura arte eramaiteko. Baina instalazioa uste baino konplikatuagoa bilakatzen da! Mainaren karra ez da bakarra. Artzain soil filmak lurraren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Ultimate Battle - Ikusgarria

Ultimate Battle

Maiatzaren 19an igandez (14:00), Breakin studio elkarteak bosgarren aldikoz antolatuko du Ultimate Battlea, erabilera anitzeko gelan. Aurten, "breakdance" edo "breaking" izenaz ezagutzen den dantza urbanoa Joko Olinpikoetan sartzen denez, elkarteko kideak biziki animatuak dira. Hip-hop, dantza eta gimnasia nahasten dituen diziplina akrobatikoa hobeki ezagutzeko aukera paregabea!

Ikusgarria

Maiatzaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

Hondartzen zaintza - Kontzertua - Antzerkia - Erakusketa

Hondartzen zaintza: soinu sistema berria

Maiatzaren 8tik goiti, herriak hari gabeko bozgorailuen sistema berria eman du abian, hondartzaren luzera guzia hartzen duen komunikazio eta prebentzio zerbitzua segurtatzeko. Sistema moderno hunek erabileren kudeaketa errexten du, informazio edota prebentzio mezuak hedatzeko aukera ematen baitu. Hendaia da halako baliabidea eskuratzen duen Akitaniako itsas bazterreko lehen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a

"Artzain soil" filma - Arnagan festibala - Gerla ene begietatik - Mobilizazio egun bateratua

"Artzain soil" filma

Maiatzaren 23an (20:30), L'Aiglon zinegelan "Artzain soil"filma ikusgai izanen da, Lucie Francini eta Sabina Hourcade egileekin. Maina artzaintsaren istorioa kontatua da, erabakia hartzen du ondoko neguan ez gehiago artzain soil izaitea. Akabo bere bizimodu ibiltaria, etengabean bizitoki berria bilatzea. Maina instalatzen da, bere lurraldean sustraitzeko asmoz eta berak nahi duen laborantza mota eramaiteko. Ideiak argi baditu, instalazioan zehar...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016