Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Larunbatean, abenduaren 16an (10:00-17:30), Goicoechea lurruntzi lantegiak, musikaldi batentzat bere ateak zabaltzen ditu. Daniel Subrechicot pianista hor izanen da musikaldi horren segurtatzeko. Ate ideki horietaz baliatzen da ere lantegian bere bilduma berriaren aurkezteko eta hortarako egin duen obra bereziaren agertzeko. Goizean (10:00) labea idekiko du "mahaina" deitu mahai-ontzi berrien agertzeko eta arratsaldean (15:30) bertze labe baten idekitzea izanen da, obra handi...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Azileko heriotzak
Oraingoan Herriko Etxetik ez zauku sortzerik seinalatua izan, jakinez buraso batzuk ez dutela nahi beren haurra prentsan agertua izan dadin. Horra beraz heriotzak hunkitu dituenak: Elizalde Bertrand 94 urte, Richard Mercedes sortzez de Santesteban 101 urte eta Pithois Sandrine 52 urterekin. Dolumin beroenak hauen senide eta adiskide guzieri.
Tassin haragitegia
Zonbait hilabete hetsirik egon ondoan,...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Joan den azaro hondarrean, Chantal Erguy, Aiziritzeko auzapeza, Amikuzeko Irratian bere herriko harat hunatez mintzatu da. Hor jakin dugu, 1994an eraikia izan zen kirol gelak, oraino izenik ez zuenak, azkenean izen bat lortu duela. Herriko kontseiluak, urte hastapenean etxeetarat helarazi agerkarian galdeketa bat egin zuen, hiru proposamenen artean bat hautatzeko gisan. Herritarrek "Xilokan" hautatu dute. Hortaz aparte, elkarrizketa hortan Chantal Erguyk herriak dituen proiektuak...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Guy Saldubehereren kantaldia Donapaleun
Duela hamar bat egun, plazerekin ikusi eta entzun dugu Euskal Telebistan, Guy Saldubeherek Baigorriko elizan eman zuen kantaldiaren errepikapena. Aldi huntan, zuzenean ikusteko parada emana zauku, abenduaren 17an, igandez (15:30), Donapaleuko zinegelan emanen duen kantaldian. 2022ko apirilean plazaratu zuen "Herrimin" CDaren aurkezpena eginen dauku, bost musikariren laguntzarekin eta Donapaleuko Maika eta Miren kantari gazteen...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Sarako Pontx pailazoa abenduaren 16an (17:00) Hodi Aldean izanen da. Pertsonaia bihurria bezain alegerak, "Gelara" bere azken obran huntan, haur eta beti gazte egon direnak xoratuko ditu. Prezioa: haurentzat 5€, helduak 8€.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Eskolako ikusgarria
Ohidura xaharra da Eguberri kari, Mendi Alde eskolako haurrek ikusgarri bat eskain dezaten, dantza, kantu eta antzerkiz moldatua. Aurten abenduaren 17an, igande huntan iraganen da Sanoki zinegelan (15:00). Gomita orori zabaldua da.
Liburu aurkezpena
Abenduaren 21ean, Aldudeko liburutegian (19:30), Begoña Durrutyk "Cherch'pas à comprendre! Ez da konprenitzen ahal gerra!" bere liburua...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016