Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Izturitzeko merkatuak 3 urte - Artetxean antzerkia

Izturitzeko merkatuak 3 urte

Joan den astean aipatua, ostiral huntan dugula oroitarazirik, huna merkatu berezi hortan parte hartuko duten salmahaien berri: Uhartea (barazkiak) Izturitze, Urko eta Amaia (ogia) Izturitze,Zabaltza (ardi gasna eta jogurtak) Donamartiri, Nina eta Xalbat (eztia) Donoztiri, Antsobieta (oilaskoa) Izturitze, Ezponda (behi gasna eta esnekiak) Donoztiri, Ixuribeheria (ahuntz gasna, ahunzkia, xerrikia, sagar jusa) Aiherra, Sasiko (garagarnoa)...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Hazlurrak behin betiko babestu!

Lema horren inguruan ekainaren 14an, igandearekin, Marieneko funtsetara gomita zabaldua da (11:00). Marienia, Euskal Herri osoan, lurraren defentsaren borroka enblematikoa bilakatu da. Deitzen duten mugimenduek diote: “Ordu da arrazoi ekologikoak eta lurraren hazkurri funtzioak interes pribatu eta etekin goseari gaina har diezaioten. Eraikuntza proiektua bertan behera gelditu behar da behin betiko eta Marieneko lurrak laborantzarako bilakatu behar dira. Ordu da, artifizializazioa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

BTZ irakur kluba - Kontzertuak

BTZ irakur kluba

Usaian bezala, BTZ irakur kluba larunbat huntan bilduko da (14:30), mediatekan.Partehartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean. Baina ez da beharrezkoa irakurri den liburu batekin etortzea. Besteak entzuteko ere balio du hitzorduak.

Kontzertuak

Ekainaren 6 arratsean, Moira Krank eta Fistule taldeak Molly’s Pub-ean ariko dira.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Konfirmazionea - Zangoak Arin - Pilota - Errugbia

Konfirmazionea

Larrungo Izpiritu Saindua parropiako 36 haurrek ukan dute konfirmazionea maiatzaren 30ean larunbatez, Azkaingo elizan.

Apezpikuaren ordainez Philippe Beitia apezak eman die sakramendua. Izigarrizko jendetza bazen etorria, eliza betea zen, haurren burasoak, aitatxi amatxiak, lagunak eta bertze anitz, bai zinez zeremonia ederra zen.

Zangoak Arin

Aurten, elkarteak 30 urte ospatuko ditu, karia hortara errearoaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Arrantza eguna larunbatean - Sarrakari danborrada - Baratze fundiketa

Arrantza eguna larunbatean

Ohartzekoa da gaur egun ur erreka bazterretan arrantzale guti dabiltzala. Arrainen kopurua apal delakoz edo arrantzan artzeko gogo eskasagatik, biak naski. Halere gutizia sorrarazteko, Urdazubiko arrantzaleen elkarteak eta Angeluko Decathlon-ek proposatzen digute “Fishing Day” arrantza animazioa haurrendako urririk. Senpereko aintzira inguruan iraganen da ekitaldia, harrera ezin hobean onartuko dituzte gazte motibatuak. Programan:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

“Xalbapide” ibilbidea

Euskal kulturaren erreferentziak dira Fernando Aire Etxart Xalbador (Urepele, 1920-1976) eta Manuel Olaizola Urbieta Uztapide (Zestoa, 1909-1983).

Bi bertsulari ezagunen adixkidetasuna oinarritzat hartuz, baita bien obrak, 2023an ofizialdu zen Zestoa eta Urepeleren arteko senidetzea eta ordutik harremanetan eta elkarlanean ari dira Urepeleko eta Zestoako herritarrak.

Bi herriak mendiz lotzeko bidea ere osatu dute. Bi bertsularien izenak batuz sortu da “Xalbapide”...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016