Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Xaltaian Best - Gazteei laguntza

Xaltaian Best

Gaualdi elektrikoa pilota plazan!

Xaltaian Best jaialdiak giroa berotuko du egitarau indartsu eta engaiatuarekin, Zokoa dardaraka jarriko duena gaua bukatu arte. Joan den astean aipatu bezala, oroit asteburu huntan iraganen dela, hots ekainaren 13 eta 14an.

Gazteei laguntza

Ziburuko Herriko Etxeak 15-25 urte arteko gazteak haien proiektuak eramaten laguntzen ditu. 2017tik goiti: 15 gidabaimen diruztatuak, 13 BAFA...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Elkar sorkuntza tailerra

Artpiculture elkarteak buraso eta haurren (6 urtetik goiti) elkar sorkuntza tailerra antolatzen du Salha jauregian arte erakusketaren kari, ekainaren 24an, asteazkenarekin (15:00-17:00). Programan: naturarekin lotzeko, goxoan ibiltzeko eta haizea eta loreak usaintzeko kanpoan denbora bat, eta gero Louisa Raddatzen lanetan inspiratuz, erleen omenez sortzeko momentua barnean. Leku mugatuak. Xehetasunak ukaiteko edo izena emateko: aude.b@artpiculture.org edo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Pilota esku-huska - Udako Lehiaketa

Pilota

Esku-huska

Iparraldeko pilota batzordeko xapelgoaren kondu, adinekoen hiru parek kanporaketako partidak jokatu dituzte. Lehen mailako Etchevers-Arbeletchek final-zortzirenetan garaitu dituzte Amikuzeko Aguerre-Amulet 30-26, Donamartiriko plazan. Ez uste izan partida errexenetarik izan denik, azken hamarrekoan, gauzak tinki aire joan baitira. Bainan gureek irabazi dute! Final-laurdenetan, Eneko eta Julien Noizbait-eko Inchauspe-Duhalderen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a

Herriko kontseiluan - Herriko bestak ostiraletik astelehenera - Lau Sasuak dantza ikuskizuna

Herriko kontseiluan

Herriko kontseilua joan den ekainaren lehenean bildu zen. 15 hautetsietarik 14k parte hartu zuten. Bilkuran tratatu eta hartu erabakien garrantzitsuenak hauek dira:

1.-Etxebizitza hutseri buruzko zerga arraberritu dute. Pentsatzekoa da erabaki hunek orain arte azken urteetan hutsak gelditu diren etxebizitzak berriz merkatuan sartuko direla

2. BAC azterketa euskaraz pasatzearen aldeko mozioa bozkatu dute. Halere hitzeman urratsa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Heriotze - Herriko bestak ekainaren 12tik 15era, herri barnean - Ibilaldi gormanta ekainaren 28an - Ortziralean, Beltzuntzeren biltzar nagusia

Heriotze

Berrikitan zendu da David Lesieur organbidekoa, 58 urtetan. Joan den astean Donoztiriko berriketariak eman zuen heriotze hunen berri, oroitaraziz 1997an jin zela Euskal Herrira, Donoztirira, jin orduko aski fite muntatu zuela gaur egun 11 langile dituen Tech service enpresa, eta herri huntan 12 urtez egon zela herriko kontseilari. Hunen ehorzketak Donoztiriko elizan egin dira maiatzaren 26an.

Aiherran hunen ezagutzeko parada eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

EHZren bilkura publikoa - Euskarazko solasaldia - “Urban trail”

EHZren bilkura publikoa Donapaleun

EHZk bere 30. festibala Arberatze-Zilhekoan antolatzen du ekainaren 26tik 28ra. Aitzinetik erran zuen bezala, festibalaren 30 urtetako ibilbidea biltzen duen liburua ateratzen du ekain hastapen huntan. Liburuaren aurkezpena ostegun huntan, ekainaren 4an, eginen du Donapaleuko Bideak gunean, arrastirian (19:30).

Lekukotasun eta elkarrizketaz antolatua da gaualdia eta ondotik pintxo batzu proposatuak izanen dira.

Denbora...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016