Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Marie-Pierre Thambo zendu da 42 urtetan. Haren aitamen doluminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 17a
Herriko kontseiluan
Herriko kontseilua joan den ekainaren lehenean bildu zen. 15 hautetsietarik 14k parte hartu zuten. Bilkuran tratatu eta hartu erabaki garrantzitsuenak hauek dira:
1. Etxebizitza hutseri buruzko zerga arraberritu dute. Pentsatzekoa da erabaki hunek orain arte azken urteetan hutsak gelditu diren etxebizitzak berriz merkatuan sartuko dituela.
2. Baxoa azterketa euskaraz pasatzearen aldeko mozioa bozkatu dute. Halere hitzeman urratsa...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Ekainaren 12an (20:00), kontzertu gau ederra iraganen da Alfaroenean. Lehen partean Hiruri taldea entzuten ahalko da. Ondotik, bigarren partean Sons of Kentucky taldearen aldia izanen da, giro bero eta bizia segurtatuz. Musikaz gain, taloak eta edatekoa ere izanen dira, lagunartean momentu goxo baten partekatzeko. Sartzea 5 eurotan izanen da. Ongietorria luzatua zaie...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Heriotze
Amelie Sagardia (sortzez Pochulu) pausatu da 82 urtetan, Izpuran. Doluminak Leon senarrari, Christine, Veronique, Cecile alaberi eta familia guziari.
Artzainen lasterketa
Oilandoiren inguruko probak joan den igandean iragan dira, aro ederra lagun (600 lasterkarik Euskal Trail-ekoek baino suerte gehiago ukan dute alde hortarik). Huna sailkapenak:
- 23,6km-koan: 1- Bastian De Almeida, 2- Pantxoa St Martin, 3- Christopher...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Hitzaldiak
Ekainaren 11n (18:00), Peio Dibon-Elissiry Euskal Museora hurbilduko da. “Baiona, gaskoia ala euskalduna?” galderari erantzuteko, Euskal Herria eta Gaskoinia zer diren aipatzea baliagarri izanen da. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin.
Bestalde, ekainaren 18an (18:00), Stéphanie Geneix-Rabault “Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriko hizkuntza ondarearen biziberritzea” gaiaren inguruan solastatzera etorriko da...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
“Nun habila Perkain?” film-dokumentala ekainaren 12an (19:00) Bixintxo kulturgunean.
Mikel Erramouspe dokumental hunen egileak ikaragarriko bidaia batera gomitatzen gaitu, Frantziako iraultza garaian, leku ederra eginez baleako irudi zoragarriei, egiazko altxorra emaiten digu hor.
Perkain pilotariaz zer dakigu? Zer da egia, zer asmatua? Egiazki nor dugu Perkain? Zer diote historialariek? Bidez-bide ibiliko gira eta frantses iraultza denboran Alduden gaindi iragan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016