Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Heriotze
Pierre Granade joan den astean pausatu da 88 urtetan. Eiharaldeko auzoan bizi zen erretreta etxera joan aitzin. Doluminak familia eta laguneri.
Sokorri ikastaldia
Ezindurik edo kolpaturik den norbaitekin gertatzen delarik, zoin dira egin behar diren lehen sokorri jestuak? Horren...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Baionan Kantuz musikaren bestan
Ohi bezala, ekaineko Baionan Kantuz musikaren bestaren programaren baitan iragaiten da, beraz ekainaren 21ean. Igande bat izanki, halako Baionako bestetako Karrikaldi usain goxoa ukanen du, Orai Batekin batean proposatu mementoarekin. Jacques Portes plazan daitaike hitzordua (11:00), mutxikoak dantzatzeko eta ondotik (12:00), Baionan Kantuzen aldi izanen da. Kantuari dagokionez, programa aberatsa izanen da,
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Asteburu huntan iraganen dira, ekainaren 18tik 22ra. Aurten ere egitarau aberatsa proposatua izanen zaigu, horietan, donibandarren usaiako bazkaria, igandean. Parte hartzeko, izena helloasso plataformaren bidez eman behar da. Bazkariak 30 euro kostako du helduentzat eta 12 haurrentzat. Agian ez da berantegi.
Xehetasunak: www.saintjeandeluz.fr.
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Urtero bezala, usaiazkoa bilakatua, Mutturfinek musikaren pestaren karietara programa aberatsa proposatzen du heldu den igandean, ekainaren 21ean. Goizean (9:00), petanka txapelketa ere proposatuz, arratsaldean, Irisarriko dantzariak, Arberoa txaranga eta Two Shades taldea arituko dira (17:00). Eguerditik goiti jateko eta edateko aukera egonen da, bai eta haurrendako jokoak, hori guzia bere egoitzan, harpeen parean.
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Bero handien jasaiteko elkartasuna
Bero handiak hasiak ditugu eta segituko dutela diote. Usaian bezala Herriko Sozial Zentroak bakarrik bizi diren jendeak ezagutu nahi ditu behar orduan laguntzeko gisan: 65 urte baino gehiago dituztenak, lanean ezin ar daitezkeen 60 urtez goitikakoak, elbarrituak.
Izena emaiteko herriko webgunera edo Sozial Zentrokora joan behar da. Telefonoz ere egin daiteke: 05-59-70-29-07. Norberarentzat ez bada, auzo edo ezagun batentzat egin...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Ekainaren 21ean ospatuko da Borderline Fabrikan (18:00). Hendaiako Pitxoi Eroak taldeak emanaldia eskainiko du. Ondoren, mikro idekia eta autotune-karaokea izanen dira.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016