Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Senpereko Jaunak aipagai
Asteazkenean, ekainaren 24an, Inharria baserrian iraganen da egun berezia ikerketa unibertsario baten moduan izendatu daitekeena “Senpereko Jaunak, 100 urteko Gerrako munduan”. Paueko eta Aturri eskualdeko Unibertsitatea baita Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak, Herriko Etxearen partaidetzarekin ekimen interesgarria antolatzen dute, sartze librean. Gure herriaren garai bateko historia aztertua baita, herritarren presentzia handia merezi...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
90 urte Daniela Albizu sortu zela
Daniela Albizu Berasategi, Urruñan sortu zen 1936ko maiatzaren 23an. Lanbidez irakaslea izan zen eta horretaz gain euskaltzale sutsua eta hautetsi abertzalea Herriko Etxean. Artikulugintzan, kulturgintzan eta itzulpengintzan lan ugari plazaratu eta Gure Irratian saio anitz egin zituen. Olerkiak, narrazioak, ipuinak, antzerkiak…...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Eskuz Esku elkarteak 50 urte
Ekainaren 6an Eskuz Esku elkarteak bere 50 urteak ospatu ditu. Elkarteak gaur egun 170 bat kide ditu denak hirugarren eta laugarren lerroan adinez. Meza saindu batekin hasi da eguna Jondoni Bixintxo elizan. Edmond Etcheverry lehendakariak ongietorri beroa egin du hasieran. Bere mintzaldian Jean Mixel Barnetche apezak azpimarratu du elkartasunaren balioa gure bizian. Meza ondotik denak bildu dira Jatsuko trinketean zintzur bustitze eta...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Herriaren webgune berria
Herriko Etxeak berriki freskatu du herriaren webgunea. Herriarekin lotutako informazio inportante guziak aurki daitezke hiru hizkuntzetan (euskaraz, gaskoiez eta frantsesez).
Obrak bidean
Zirkulazioa aldizkakoa da 20 egunez Bidaxuneko bidean, Dolheguy aitzinean, bide konkorra ezartzeko. Gainera, herriko beste bideetan, arroilak garbitzen hasi dira beraz kasu egin behar da autoz.
Ebasketa...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Joelle Hourcade Kaxaranekoak senartzat hartu du Pierre Ezkurra. Ainhoan egin dira ezteiak. Zoriontsu bizi ditezela!
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Lehengo gazteen bazkaria
Aspalditik, urte guziz Herriko Etxeak 3. adinokoeri eskaintzen dien bazkarian 40 bat parte hartzaile izan dira joan den larunbatean.
Azken urtetan bezala “On egin” herriko jantegian bildu dira, kanpotik ekarri janari onen gozatzeko, araberako edari finekin.
Usaiako elgarretaratze goxoa izan da, batzuek musean bururatu dutena.
Herriko Etxetik
2025eko herri aldizkaria egun hauetan eskuratu dugu....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016