Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Errugbi partidak
Ekainaren 27an, larunbatez, Urruñarrak Errugbi elkarteak bere besta eguna ospatuko du herriko estadioan. Maila guztietako errugbi partidak (10:00) eta euskal kirolak izanen dira. Aperitifa musikaz animatua (12:00) eta herri bazkaria. Menua: bakailao moleta, entrekota eta fritak, gasna eta deserta; edatekoak: arnoa eta kafea.
Kantu Lantegiaren azken eguna
Urtero antolatzen dute Kantu Lantegia Xaian, eta hilean behin...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Herriko Etxearen deiadarra
Piero Rouget auzapezak deiadar hau luzatzen die deneri. Zirga bide sargian den Arki Larroulet irindegi ohia 2022az geroz likidazio judizial baten peko da, oraino prozedura bururaino heldu gabe, Baionako auzitegi komertzialak izendatu bulegoak lana bukatu ezean. Anartean eraikuntza bera bertan behera utzia da eta molde horrek eman dezake nornahiri tokia okupatzeko gogoa. Auzapezak garbiki jakinarazten du eraikuntza hori biziki lanjerosa...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Udako oporrak hurbiltzen zaizkigu, kirol-egitarau aberats eta anitzarekin!
Egunak: ekainaren 29tik uztailaren 3ra: kolegioko ikasleak, uztailaren 6tik 10era: 8-14 urtekoak, uztailaren 13tik 17ra: 8-14 urtekoak eta agorrilaren 24tik 28ra: 8-14 urtekoak. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan proposaturiko jarduerak dira (harrera 8:30-17:00). Egitarauan: surfa, raftinga, arraun surfa, padel futbola, break dantza, pilota, tenisa, ibilketa, mini golfa, orientazio lasterketa, ultimate...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Joan den astean bi ehorzketa ukan ditugu egun berean, bata goizez, bestea arratsaldez.
Astearte goizez, Litalekuko Jeanine Berhouet-en ehorzte elizkizuna da iragan, jendalde handiarekin, jende batzuk kanpoan egoitera behartuak zirela. 60 urte bete beharrak zituen aurten. Senpertarra zen sortzez, Nemery...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a
Pilota
Finalean
Aldi huntan ere berri onak nagusi. Palantxan, Challenge National lehiaketaren kondu, pilota hutsean, Elaia Bidart eta Lore Acheritogaray gure gazteek finalerdietan irabazi dute 14-15,15-13,10-05, Eskiularrak 2-ren aurka, Uztaritzeko trinketean. Orain, Elaia eta Lorek finala jokatuko dute Eskiularrak 1-en parean, ontsalaz heldu den igande goizean Uztaritzen.
Beti neskekin segituz, Pilotarienak lehiaketan, xitoetan pilota...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 18a
Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko haur kantarien finala iragan da Altzain, publiko zabalaren aitzinean, 600 bat lagun bildurik. 24 kantu entzun dira, lurralde bakoitzetik zortzi, epaile zirela Antton Larrandaburu, Paxkalin Aire, Elsa Inès-Oliarj eta Jean Louis Aramburu Bidabe. Emaitzak ondoko hauek ditugu.
6-11 urte:
Bakarka: 1. Milia Jeannin (Baxenabarre), 2. Olivia Jaragoyhen (Xiberoa), 3. Oihana Moratinos (Lapurdi).
Binaka: 1. Ana Çaldumbide Dolhare eta Laia Iribarne...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016