Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Eskubaloia - Kermeza

Eskubaloia

Goresmenak US Nafarroako andere eskubaloilarieri! Lehen mailako taldea Akitania Berriko txapeldun da, finalean Sud Deux Sevres-eko taldeari nagusiturik 30/20. Sasoineko zoingehiagoka guziak irabazi dituzte funtsean. 2. taldeak haatik departamenduko finala galdu du. Gure Baigorriko herria ederki ordezkatua da US Nafarroako eskubaloi hortan, Laura Jauretche, Kattin Bascans, Ana Izoco eta Naiara Arangoitzekin bereziki, lehen ekipako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Antzerkia - Hitzaldia

Antzerkia

Ekainaren 27an (11:00), “Ttinka” antzerkia emanen dute Philippe Albor eta Arantxa Irigoyenek. “Dantzariak dira? Lagunak dira? Haserre ote dira? Ez kexa, ttinka batekin dena konpontzen da!”

Musika, kantu, txotxongilo, poesia, kolore eta umorez betea izanen da, 0 eta 7 urte artekoei idekia. Hitzordua Hiribarneko mediatekan emana da.

Hitzaldia

Uztailaren 1ean (9:00), “Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Sortze - Herriko bestak - Kantaldi - Sasoina

Sortze

Elixaldeko familian sortu da bildots bat. Ez dakit buru beltxa den? Edo gorria? Izena eman dakote Hegoa. Uste dut zorionean direla Christine eta Jean Marcel! Bai eta ere aitatxi amatxiak. Goresmen beroenak burasoeri eta bizitza luzea, osagarri on batekin Hegoari.

Herriko bestak

Herriko bestak ditugu aste hondar huntan, ekainaren 26an. Ostiralean, afaria ezkerparetan, nahi duenak parte hartzeko, deitu 07-82-94-79-89ra....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Musikaren besta - Filma - Aurtengo Bethi Aintzinaren bidaia - Haurren bisita erakusketan

Musikaren besta

Bardoztarrek eguzkipean ospatu zuten musikaren besta pasa den larunbatean herriko frontoian. Bidaxuneko suhiltzaileek antolatu zuten egun hori, eta elkarte anitz gonbidatu zituzten, ikusgarriak edo iniziazioak egiteko, hala nola Lous Hardits (Akamarreko klika), Lous Cantayres de Came (Akamarreko kantariak), Bidaxuneko Country dantza taldea, eta ekialdeko dantza taldea, Gixuneko“les clefs du chant” abeslariak, eta Bardozeko Lagunekin dantza taldea....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Bertso-pilota

Uztailaren 4an, egun berezia antolatuko da herriko plazan. Izan ere, Agirre-Ernaga/Iriarte-Mujika emazteak esku-huska ariko dira (16:30), ondotik desafioa izanen dela M. Goñi-Urruzola/Etchegoin-Çubiat pilotarien artean (18:00). Horrez gain, Nahia Sasco eta Mizel Mateo bertsulariak ere bertan izanen dira. Jateko eta edatekoa segurtatua izanen da. Sartzeak 10 euro kostako du 12 urtetik gorakoentzat. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Otaba

Usaian bezala, joan den ekainaren 14an, goiz-arratsaldez herriko gazteria beztitu da Otaba ospatzeko.

Goizean beraz meza eta gero, meza hondarrean, kanpoan bero izanik ere, prozesione ederra muntatu da pilota plaza betea zelarik. Meza emaile ginuen parropiako apez nagusia Blaize Martin. Apez hunek bere bizian lehen aldikoz ospatu du Otaba gazte beztituen erdian.

Interneten bidez parte bat ikusteko lotura:


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016