Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Ataitzeren bazkaria
Urtea ongi bukatzeko, Ataitze dantza taldeko arduradunek proposatzen dute haur, guraso edo edozein pertsonei elkartzea bazkaria partekatzeko uztailaren 5ean, igande huntan, Sanoki gelan. Eguerditan aperitifa eta oren batean bazkaria. 20€ bazkari saria eta 10€ haurrentzat. Ataitze taldeko musikariek animatuko dute bazkaria. Erreserbatzeko: 07-69-25-08-08.
Karia huntara bildu dirua erabilia izanen da joan den urtetik prestatzen ari den...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Heriotze
Gerezieta Haraneko Louis joan zaigu 93 urtetan.
Sortzez Izturitze Mendiburuko semea, Donapetry 8 haurridetarik seigarrena zen eta bizi zen azkena.
Gazte denboran luzaz sortetxean eta inguruko laborari etxetan lan eginik, osaba batek utzi zion Harania etxaldearen segida hartu zuen. Laborantxarekin batean, gostu gaitza zuen zuhaitz fruitudunetan, landa eta pentze inguruetan mota guzietarik bazituen landatuak. Oihanaren edertasunari eta balioari ere...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Trinket berriaren estreinaldia
Joan den larunbatean Lekorneko plaza inguruan bazen mugimendu, nola ez trinketaren obrak eginak izan direla eta, estreinaldia iragan da hautetsi eta herritar andana hurbilduak zirela.
Ekitaldia Urtsuko Xoriak taldeak dantza batzuk emanez hasi da. Hervé Damestoy auzapezak segida hartu du eraikuntza berriaren bisita eginez. Lehenik “Jauzi” dantzatzeko antolatua den gelan ibili gira, mirailak paretetan, barrak eta zurezko...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Hermione laukoteak emanen du musikaldia Ortzaizeko elizan uztailaren 5ean, igandez (20:00). Lau bordeles gaztek osatzen dute talde hau, Bordele eta Pariseko kontserbatorioetan eginak dituzte musika ikasketak eta 2023an sortu dute Hermione taldea. Jadanik kontzertu bat emana zuten Ortzaizen iragan urteko uztailean eta arrakasta ukan zuen. Iduriz berek ere plazer hartu dute eta berriz etortzen dira. Denboraldi hunentzat emanen dituzte Franz Joseph Haydn...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Zangoak Arin
Taldeak egin du egun pasa bere 30 urteak ohoratzeko. Goizean, gosari ttikia lezetako gelan eta azken 30 urtetako argazkiak begiratu dira, Guy Thibaut eta Jean Granek eman diozkate esplikazione guziak. Gero, oinez joan dira lezetako Alti jatetxerat, orotara 60 bat baziren, hor zikiroa kanpoan errea, ukan dute bazkaltzeko ona, aro beroa, bainan lezetan goxo zuten, izigarriko umore onean pasatu dute...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Margolarien erakusketa
Behingoan, Elkartetxeko Zaldubi salan iraganen da Ortzadarra elkarteko 14 margolariren lanen erakusketa. Urtean eginiko zonbait obren lana azaldua izanen da, ikusmina sortu behar luke behatzaileen aldetik, hauetan ere zonbait bokazio sor lezazke, ez baita berantegi pintzeleri lotzea. Senpertar zonbaiten talentua deskubritzeko parada, uztailaren 6tik 13ra (9:30-12:30/14:00-19:00), sartzea urririk bistan dena.
Bilkura...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016