Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Arrauna

Ekainaren 25ean, Lapurdiko Arraun Taldeak (LAT) “Donibane Lohizune-Ziburuko XXXIV ikurrina”-ren aurkezpena egin zuen, eta ondotik, aurtengo taldearen aurkezpena.

Hain zuzen ere, uztailaren 4an larunbatez (17:00), KAE1 ligako 12 traineruak Donibane Lohizuneko badiara etorriko dira lehiatzera. LAT etxeko traineruak ere parte hartuko du, aurten Battit Ondicola entrenatzaile berria duela buru.

Ez duda Ipar Euskal Herriko talde bakarraren animatzera etortzea!

Estropaden...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Frantxoa Cousteau joan zaigu


Domintxaindarra zen sortzez Frantxoa Cousteau. Eritasun latz batek jorik (à corps de lewy), 70 urtetan zendu da. Ofizioz kontu egilea bazen ere, bere burua euskal kulturaren aldeko militante suhar bezala ezagutarazi zuen. Antzerkilaria zen, besteak beste Hazparneko Bordaxuri taldean ari izanik. Odolean zuen antzerkia eta baditu ikastetxe giristinoetako ikasle anitz antzerkira moldatuak, antzerki irakasle gisa. Kantaria ere zen. Belardi taldean parte hartu zuen Txomin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Herriko pestak - Udako astearteak - Larrazkena adinekoen etxea - Xuriatea

Herriko pestak

Biziki egitarau pollita muntatua zuten pesta komitekoek... bainan beroteak arrunt trabatu ditu. Alabainan gertakari asko ezeztatuak izan dira arriskurik ez hartzeko. Urte bat igurikatu beharko da herriko pestak egiazki gozatzeko. Goresmenak hala ere pestak biziarazteko lan egiten dutenei!

Udako astearteak

Besteak beste, astero gertakari bereziak antolatuak dira uztailaren 7tik agorrilaren 18a arte eliza saihetsean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

“Angela” enbaxadoreak - Memoria lantzeko tailerrak

“Angela” enbaxadoreak

Ikastetxeetako hezkuntza-taldeekin, Emazteen eta Familien Eskubideei buruzko Informazio Zentroko (CIDFF) ordezkariekin eta udal hautetsiekin batera bildurik, Saint Vincent eta Irandatz ikastetxeetako 25 ikaslek “Angela” enbaxadore edo enbaxadoreorde ziurtagiria jaso dute, hainbat astetan zehar erakutsitako engaiamendua eta sentsibilizazio-lana aitortuz. Halakorik egiten den lehen aldia da departamenduan.

Tokiko Segurtasun eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Inkesta

Errobi-Aturri poloko gurasotasun sareak inkesta abiarazten du, lurraldeko familien zerbitzuak hobetzeko. Helburua? Beharrak eta zailtasunak ulertzea, gurasoekin egiten den lan honetan, Errobi-Aturri herrietako familiei egokitutako eta erabilgarriak diren ekintzak eraikitzeko.

Anonimoki eta minutu gutitan erantzun daiteke, ikerketaren esteka Herriko Etxearen Facebook orrian atzemanez (


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Pilota finalean - Esku-huska

Pilota

Finalean

Palantxan, Frantziako xapelgoko Challenge Nationalen lehiaketaren kondu, gure gaztetxoek Elaia Bidart eta Lore Acheritogaray kusiek finala jokatu dute, Uztaritzeko Kiroleta trinketean, Eskiularrak 1-en parean. Eta maleruski gureek galdu dute 07/15,15/09, 04/10. Partidaz ez da gauza handirik erraiteko, aldiz bai ondotik pilotari eta segitzaileek denek elgarrekin gozatu bazkari paregabeaz Kiroletan. Kapito Harriko antolatzaileak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016