Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Gaueko merkatua


Uztailaren 21ean (18:00-00:00) iraganen da gaueko merkatua Arrosategiko plaza berrian. Ortzaizeko hiru eskolek patzuergoan antolatzen dute merkatu hori. Tokiko ekoizpen egileak, laborari eta ofiziale, hor izanen dira. Jateko eta edateko aurkituko dira tokian berean. Haurrek ere jostagailuak aurkituko dituzte.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Beti Gazte - Erraroko sortzea - Abisu - Pilota

Beti Gazte

Elkarteak egin du aurtengo bigarren elkarretaratzea errearoaren 26an ortzirale eguerditan, Amotzeko Mendionde jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beroak ez zituen izitu, aroa freskoago izan bazen, gehiago etorriko ziren. Hala ere, bulegoa kontent zen 50 horiek hor izatea. Beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira, aroarengatik ez dira usaian bezala euskal kantuz aritu, bainan hala ere umore onean pasatu da eguna. Ganex lehendakariak bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Amotzeko bestak - Herriko bestei begirada - Udako ekitaldiak - Eskulangileen merkatua - Gaueko merkatua - Ekaineko sortze eta heriotzeak

Amotzeko bestak hor dira

Senperekoak bururatu bezain laster, horra Amotzeko bestek segida hartzen dutela, Santa Madalenaren ospakizunekin. Lau egunetako egitarau mamitsua eskainiko dauku hogei gaztek osatzen duten gazte komiteak. Ostiralean, uztailaren 10ean (18:00 eta 19:00) Amotze txapelketaren finalerdiak Mendionde trinketean, (20:00) zintzur bustitzea, (21:00) ohiko zikiroa, Ibiliz taldeak alaitua, etxera itzultzeko taxiak urririk. Larunbatean, uztailaren 11n,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Bi urte pasatu dira eta agertu ez - Pausuko bestak - Mutxikoak hilero - Bisita gidatuak - Udako talo bestak - Pastoralarendako sarrerak - Merkatuak - Hondakin gune berriak

Bi urte pasatu dira eta agertu ez

Orain dela bi urte, 2024ko ekainaren 21ean, desagertu zen 43 urteko Laure Zacchello urruñar auzoa, hiru haur utzirik. Susmagarri nagusia bikotekide ohia da, eta hori dela eta, oraindik atxilotua dago Mont-de-Marsaneko presondegian. Polizia ikertzen ari den arren, gorpua ez da aurkitu eta aurkitzeko esperantzarik ere ez.

Pausuko bestak

Aurten Pausuko bestak uztailaren 23an hasiko dira eta 26an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Kontseiluko biltzarra - Estreinaldi - Igerilekua - Pilota

Kontseiluko biltzarra

Joan den ortzegun arratsaldean iragan da Lapurdin, 25 hautetsi bertan zirela. Hasieratik oposizioa kexatu da komunikazio eskasarengatik eta ondorioz kontra bozkatu du lehen gaian, gai hori zela: herriko kontseiluaren barne araudien onartzea. Gero beste gai guziak aho batez onartuak izan dira:

- Oihanarentzat udal kanpoko batzorde baten sortzea, hautetsi, ONF erakundeko eta ihiztarien ordezkariekin.

- Baserri garapenarentzat eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a

Ziburu hartu liburu - Odol ematea - Filma

Ziburu hartu liburu

Uztailaren 10ean (10:00-13:00), heroi arruntei eskainiriko goiza izanen da. Liburutegi ibiltaria Zubiburu auzotegian jarriko da, irakurketa, jokoa eta tokiko oroimenaren inguruko une goxorako. Gure urratsak haien urratsetan eta Ziburuko oroitzapenak eta gogoetak erakusketan ikusgai.

Odol ematea

Uztailaren 10ean (15:00-19:00), Guy Poulou erabilera anitzeko gelan odola ematen ahalko da, hitzordua aitzinetik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016