Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Herri Urrats betikoa
Ez dakigu “Uratx” munstroak, aurtengo maskotak, eragin zuzena ukan duen aroari buruz, dena den arratsalde erdiko ortzia ez da bortitza izan, euri pixka bat isuri du bainan ez luzaz. Jaz baino jende gehixago hurbildu da, antolatzaileen ahotan, giro alaia eta gozoa xoko guzietan, musika, kanta eta dantzak han hemenka, betiko Herri Urrats. Bestarekin betan, protestek ere hartu dute beren partea, aldarrikapenetan baxoa euskaraz aspaldiko galderak...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Irati Alcantarilla urruñarra txapeldun
Maiatzaren 9an, larunbatez, Hernandorena sariketaren finala jokatu zen Uztaritzeko Latsa gelan eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta bertsolari urruñarra izan zen garaile. Beñat Soulek jantzi zion txapela bertsolari urruñarrari. Aurtengo txapelketan, osora Euskal Herri osoko hamabi bertsolari gaztek hartu dute parte. Zorionak Irati!
“Euskara eta biok” liburuaren aurkezpena...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Parropiako berri
Igande huntan, parropian bataioko agintzen erreberritzea iraganen da Jatsuko elizan, herriko bestak kari (10:30). Ondorioz Uztaritzeko meza (9:00) emana izanen da. Biharamunean beila eguna da Salbatoreko kaperara. Oinez joanen direnak abiatuko dira Jatsuko plazatik (9:30) eta gero mezak segituko du kaperan.
Musikaldi
Ortzirale huntan, 22an, musikaldia izanen da Heraitzeko kaperan (18:30). Lehen partean...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Afrikako dantza
Maiatzaren 23an (10:30-12:00), Afrikako dantza deskubritzea proposatua zaie 10 urtez gorakoei, euskaraz. Parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Hitzordua elkarteen etxean emana da. Izen-emateak: 06-46-08-41-05.
Arnaga laukotea
Maiatzaren 24an (17:00), Arnaga laukoteak kontzertua eskainiko du Zokoako elizan. Sartzeak 20 euro kostako du, urririk 18 urte arte edota ikasleentzat. Tokiak atxikitzeko:...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Sortze
Errekahuan bizi diren Oihana Darrieumerlou eta Yoan Caillabak ongietorria egin diote Eléonore Marie Isabelle alabari. Goresmenak aitama uroseri, ongi etorri sortu berriari, eta goraintziak aitatxi amatxieri.
Gers eskualderako ateraldia: xuxentze
Duela 2 aste hirugarren adinekoek Gers...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Bazkaria helduentzat
Baigorriko herriak 64 urte eta gehiago dituzten herritarrak bazkarira gomitatzen ditu maiatzaren 31n (igandea) Plaza Xoko gelara (12:30). Parte hartu nahi bada, ez duda, izena eman maiatzaren 20ko berantenaz, Herriko Etxera joanez edo telefonatuz 05-59-37-40-80 zenbakira. Emailez ere egin daiteke
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016