Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Jatetxearen idekitzea
Chez Juju jatetxe berria publikoari zabalik da pasa den ostiraletik, aitzineko Chez Bixenteren ordez. Idekitzearen karietara, bardoztarrak hurbildu ziren jabeek eskaini zuten adiskidantzazko basoa partekatzeko. Eguzkiaz ongi lagundurik, jende anitzek deskubritu zuen bizileku berri hori asteburu hontan. Espero dugu dinamika hori segituko dela, bizia emateko gure plazari!
Zikiroa
Lambert auzoko biztanleak...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Asteburu huntan ukanen ditugu herriko bestak, berriz beren ohiko garaira itzulirik. Uztailaren 10etik 14ra iraunen dute. Huna nagusiki nola iraganen diren.
Ostiral 10ean, (19:00) besten idekidura Barberaenean, (19:30) Burrunka taldearen ikuskizuna eta talo ta xingar, ondotik gaualdiak segituko du osoki Barberaenean.
Larunbat...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Joan den larunbatean iragan da KAE1 ligako estropada, Donibane Lohizuneko badian. Oroitarazteko, Lapurdiko Arraun Taldea da Hegoaldeko uretan lehiatzen den Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bakarra. Iragan estropadan, Deustok du bandera eraman, bigarren Zumaia eta hirugarren Zarautz izan direla. Etxeko traineruak berriz, zazpigarren postua lortu du. Aupa zuek!
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Txapeldun
Joan den ibiakoitzean, Lekorneko trinketean iragan ziren Pilotarienak lehiaketaren finalak, nesketan palantxan, pilota hutsean. Umetxoetan, Irisartarrak Pilota elkarteko bi pareak elgarren parean arizan dira. Irisartarrak 1-eko Gana Urruty Echeverria-Jaima Langlade Larçabalek irabazi dute 15/09, 15/14, Irisartarrak 2ko Luma Monaco-Elaia Gastelluren kontra. Jakin dugunaz, lau pilotarisek serioski eta xintxoki jokatu dute. Goresmenak eta eskerrak ere Fabrice...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Arberoako ostiralak
Arberoako arroltze moleta egileen zoingehiagoka uztailaren 10ean iraganen da Izturitzen (19:30), ostiral arratsez. Bi-hiru laguneko taldeka ariko dira. Lagun, lankide, auzo, elkartekide edo beste izan ditaizke. Talde bakotxari da beharrezko muntadurak ekartzea: su, zartain eta beste. Osagaiak haatik, arroltze, biper eta beste Artetxea elkarte antolatzailearengain dira. Epaimahaikoek hautatuko dute talde txapelduna eta arroltze moleta guziak...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Üztailaren 11n neskenegüna Lextarreko Plaxotean (20:00), Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Arotze, JKristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar, eta publikoa ere kantan.
Etxahun Iruri, bühürri, gorri; Etxahun euskaltzale, abertzale, bakezalea…
Antolaketa: Hebentik eta Mauleko komitea.
Informazioa: https://hebentik.eu/article.php?cle=188.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016