Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Sortzez Xori-Berhuet, Ibargoitikoa zen Jeanne Betbese zendu da 95 urtetan. Donaixtin egin da hileta elizkizuna eta Baionan bere senar zenaren ondoan hobiratua izan da. Maitatu dutenen penari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak aurten ere, jaz bezala, udako unibertsitatea antolatzen du bost egunez Xarlotenea etxean (Sainte Eulalie karrika, 31), uztailaren 20tik 24ra. Egitarauan: konferentziak, irakurketak, kontzertuak, performantziak, filmak. Gai desberdinak jorratuko dira: sorkuntza, mitologia, astronomia, antzerkia, dantza, musika... Karia hortara, jende adituak mintzatuko dira: Pablo Marticorena arkeologoa, Philippe Beauchamp ekonomialaria, Francis Bichot hidrologoa,...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Dolu
Beha ez ginauden heriotzeak jo du gure herria: bat batean eriturik, barkatzen ez duen gaitzak ereman dauku bi aste barne Marie-Hélène Noblia, sortzez lekondarra, Esposatua Felix Nobliarekin. Iparrea etxea antolaturik ereman dute beren bizia familia hor hazten zutela. Iduriz pausaldi luzearen menturan ziren baina horra nun Marie-Hélènek eritasuna agertu orduko utzi behar ukan duen mundu hau 77 urtetan, utzi ere hain atxikia zen familia, senar, haur eta haur...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Ainhara izendatu duten neskatoa sortu zaie Olaberriko Miren Guiroy eta Peio Del Campori. Bizi luze-zoriontsua hari!
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Auzteia ostatuaren 5 urteak eta arrarrabotüaren 50 urteak ospatüko dütü Pagolako herriak uztailaren 13an, astiriz.
Gaüaldiaren egitaraua date: üdako xapelgoko eskü-hüskako pelota partida (18:30), Barbaste Argain, Petoteguy Parisen kontre. Herriko dantzarien sorkuntza (20:00), arrabotüaren arraberritzearen estreina hitz hartzeekin: Peio Etcheber aüzapez jauna, Iñaki Echaniz depütatü jauna, Anne Marie Bruthé departamentü kontseilari anderea, herritarren kantorea...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a
Eskola publikoa/bero handia
Herriko Etxeak jakinarazten du, eskola publikoko zuzendaritzarekin ikusita, erabaki dela ordutegiak egokitzea Aiherrako eskola publikoan. Proposatua da burasoei haien haurren errekuperatzea ahalaz eguerditik goiti. Harrera mantendua izanen da eskolan geldituko diren haurrentzat, beharren arabera. Eskolan “hotzena” den gelan egonen dira aktibitate kalmeak egiteko. Zuzendaritzak hori dena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016