Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Heriotze: Etxebesteko Louis Beloscar
Etxebesteko nagusi xaharra joan zauku. 80 urte baizik ez zituen. Amorotzen sortua, eta Oragarren handiturik, Aiherrako Etxebestean plantatu zen, laborantxan, horko Maitexa Duguinerekin ezkondurik. Biek elkarrekin behi esnedunen hazkuntza muntatu zuten eta bultzatu. Louis laboraria baldin bazen, gehiago xofur gisa ezagutua zen, gazte gaztetik gidatzen baitzituen kamiunak Boncolac eta...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Parisen zendu da Jean Claude Jaureguy. Aldudeko Benardoinean sortua zen, duela 84 urte, hiru haurridetan bigarrena. Gazterik, bizi beharrak sorlekutik urrundu zuen, eta bere bizia Parisen iragan du Sylvie bere espos lagunarekin. Han hazi dituzte ere beren hiru seme-alabak. Azken urteetan, laket zuen liburutegi eta artxiboetan ikerketan aritzea, bereziki Aldudeko historiaren inguruan. Herriari eta haren iraganari lotua egon da beti, urrun bizi izanagatik ere. Jean Claude Jaureguyren...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Haurren errezibitzeko zentro proiektua Donapaleun
Donapaleuko herriko kontseiluak, maiatzaren 4ko bilkuran baieztatu du “Village d'Enfance Ensemble” fundazioak 2023an abiatu duen proiektua familia kuadrotik kanpo diren haurren errezibitzeko. Herriak, lehengo VVF eremuan duen lur parte baten jabetza euro baten truke utziko dio fundazioari (beste lur partea Seaskak egin behar duen lizeoari dedikatua da). Departamenduak...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Uztailaren 6tik agorrilaren 30a arte, Uhartehiriko jauregiko kaperan erakusketa izanen da arte plastikoari dedikatua. 9. aldikoz, Christian Saint Marc-ek antolatzen du erakusketa hori lekuko artista zenbaiten ezagutarazteko. Zortzi artistek landu obrak ikusten ahalko dira: Ion Garcia Larrar (zizelkadurak); Josette Da Costa, Véronique Sorreguieta, Nina Béddar, Adeline Baumgartner eta Christian Saint Marc (margolanak);Eveline-Léa Lequien...
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Heriotze
Sortzez Leizpartzekoa zen Josette Miral 75 urtetan pausatu da. Doluminak Frederic eta Christine seme alaberi, Marie Claude, Jean Claude, Michel, Danielle, ahizpa, anaia eta koinatari.
Baigorriko familiaren hilobian ehortzi dute, joan den asteartean.
Idortea
Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 09a
Haurrendako tailerra
Uztailaren 9an (9:30-11:30), Elorri Iguiniz-ek sendabelarren inguruko tailerra animatuko du, 3 urtetik gorakoentzat. Haurrak sendabelarren ezagutzera abiatuko dira: iratze-koroak sortu eta landare-makillajea eginen dute.
Hitzordua DIDAM-en emana da, urririk eta euskaraz. Izena emateko: mediation.didam@bayonne.fr/05-59-46-63-43.
Baionako bestak
Oroit heldu den asteburuan iragan beharrak direla,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016