Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Ihiztarien biltzar nagusia

Baigorriko Ibarreko ihiztarien elkarteak jakinarazten du bere urteko biltzar nagusia eginen duela uztailaren 25ean, Bankako ezkerparetan (10:00). Hor aipagai izanen dira urteko konduak, proiektu desberdinak, bai eta ere iragan urteko gorabeherak. Usaian bezala, bulegoko kide batzuen berritzea eginen da; alabainan, 16 kidetatik 3...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

EHZ festibala arrakastatsua Arberatze-Zilhekoan

Euskal Herria Zuzenean festibalak bere 30 urteak ederki ospatu ditu Arberatze-Zilhekoan asteburu huntan. Milaka jende hurbildu da ostiraletik igande arte. Berrogeita hamar bat talde agertu dira taula gainean. Mahain inguruek ere arrakasta ederra ukan dute. Laborantza ganbarak eskaini zikiroa ere arrakastatsua izan da. Laguntzaileak, nonbrean jinak ziren, beharrik, bazen lan denendako.

Igande eguerditan,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Ezkontza eta bataio - Iturritik - Aekbaret - Kermeza

Ezkontza eta bataio

Joan den ibiakoitzean, bi ezkontza eta bataio bat iragan dira gure herrian: Izpegiko bideko Elhorrietan bizi diren Argitxu Etchegoin eta Arnaud Ustarrotz Herriko Etxean ezkondu dira, bazkaria Gamian eta Luken semearen bataioa zuten biharamunean. Bestalde, Ana Gouffran baigorriarra eta Xabi Etcheverry ortzaiztarra elizan esposatu dira eta besta segitu dute Plaza Xokon. Bi hauek Uztaritzen bizi dira orain. Goresmenak gure bikote...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Baionan Kantuz: errepika publikoa - Udako ikastaroak

Baionan Kantuz: errepika publikoa

Baionako besten usaina hedatzen hasia da jada hirian berean eta ere errepika gunetan. Baionan Kantuz daraman Tuntuna soinulari eta kantari elkarteak bere hiru emanaldien errepikak hasiak ditu. Karrikaldin daiteke usaian bezala besten ostegun, larunbat eta igandean (20:00), Dantzazpi eta gero, jendea kantarazteko. Ostegun huntan (2an), kantua gustukoa dutenak gomitatuak dira Euskal Museoan Tuntunak eginen duen errepika publikorat....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Jatetxe berria - Herriko besten prestakuntza - Pilotako emaitzak

Jatetxe berria

Aspalditik zerratua zen “Chez Bixente” jatetxeak bere ateak berriz idekiko ditu “Chez Juju” izenarekin uztailaren 4an (7:00). Bezperan, jabe berriak gonbidatzen gaitu adiskidantzazko basoa partekatzera (17:00-21:00). Espero dugu bizileku berri horrek arrakasta ukanen duela eta gure plaza dinamizatuko. Ongi etorri jabe berriari!

Herriko besten prestakuntza

Besta komitea laster pasatuko da etxez etxe aurtengo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 02a

Bestaberri

Ekainaren 21ean ospatu da Bestaberri gure herrian. Erran nahi baita Otabatik igande bat berantago. Arrazoina: musikariak ezin zirela libratu Otabaz. Igande zinez beroa jasan behar izan da. Herriko Etxeko itzulia eginik, beztitutako gazteria eta haurrak elizan sartu dira hamar bat musikarik lagundurik. Meza denborako prozesionea Artetxe aitzinean apailatutako aldare ederraraino joan da, bero handia izanik ere. Elizkizunetik landa aperitifa eskainia...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016