Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Kontseiluren bilkura - Ekainaren 27an - Kermeza

Kontseiluren bilkura

Ekainaren 11n iragan da, hauek dira hartu diren delibero nagusiak:

Diru laguntzak galdeginen dira ondoko obren burutzeko: oinezko bideen egiteko Argi eta Bilgune karriketan bai eta ere Sain Martin Harriague auzoan; herriko bide batzuen konpontzeko; Larrondoko bidean eta Dibildos karrikan abiadura eztiarazteko konkor batzuen ezartzeko; Eihartzean, Harana plazan eta La Côte auzoan geldi guneak apailatzeko.

Kontseiluaren barne araudiak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Musikolore festibala - Hitzaldia - Elkartasuna - Gaztelu Zahar abesbatzaren berri

Musikolore festibala

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore festibalaren 3. edizioa antolatuko du, munduko musikari eta kulturei eskainiriko hitzordua da hau. Uda hastapena markatzen du eta kontzertuz, topaketaz eta bideo emanaldiz josiriko egitarau aberatsa proposatuko die adin guzietako herritarrei. Lau egunez segidan, tokiko eta mundu mailako artistak aldizkatuko dira hiriko toki desberdinetan. Keziah Jones, Compay Segundo eta Ayoren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Herriko bestak

Hiriburuko ohiko bestak ekainaren 26tik 28ra iraganen dira!

Berriz ere, besta batzordeak egitarau ederra apailatu du herriko elkarteekin eta Herriko Etxearekin lankidetzan.

Jendea saldoan etorriko dela espero da, ostiralean (19:00), Plaza Berrin, bestak estreinatzeko.

Egitarau zehatza ezagutzeko www.saintpierredirube.fr webgunera sartu behar da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Herriko obren berri

Harpealde gunearen zaharberritze energetikoaren sailean, lanak uda huntan bururatuko dira, jadanik aipatuen gainera, erabilera anitzeko gela handiaren teilatuan iguzki instalazio fotovoltaikoaren ezartzearekin. Hunekin herriaren eraikin guzien behar energetikoaren parte handiena betetzea asmatua da. Harpealde gunean baditugu trinketa 1984an eraikia, huni datxikola geroxago altxatu ziren gela handia eta eskola publikoaren gelak eta jostalekua herriko eskolak, aisialdi zentroak eta herritarrek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Suhiltzaile - Aisu - Pilota

Suhiltzaile

Hiru saratar suhiltzaile boluntario gisa, Eneko Amorena Semerena, Liloia Behotegui eta Maika Mounho lau urtez ibili dira Kanboko gazte suhiltzaileen formakuntzan. Udaberri huntan, Suhiltzaileen Brebeta Nazionala ukan dute, errearoaren 13an, larunbatarekin, Pirinio Atlantikoetako Prefetaren eskutik, Paueko ondoan den Arzakeko kasernan.Errearoaren 27an, Kanboko kasernan eginen den ekitaldi batean, suhiltzaile kaskoak ukanen dituzte.Eneko Semerena Garaziko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 25a

Bestak ate joka - Dantza - Antzerkiak - Besta Berri - Hazkurriaren banaketako boluntarioak - Ostegun huntan Auxtin Zamora mediatekan - Ihiztarien bazkaria

Bestak ate joka

Asteburu huntan, Jondoni Petriren ospakizunek hartuko dute protagonismoa. Gazteen talde dinamikak betiko egitarau bikaina proposatzen digu. Ostegun 25a, (19:00) Besta Komitearen bestako gakoen eskuratzea, jarraian merkatarien gaualdia, pintxo-pote moduan ongi animaturik, (19:30) Zirikolatzeko dantzariak, (20:30) Artxeroak senpertar kantariak, (22:30) Xibalet elektrotxaranga. Ostiral 26a, (14:00) eskolen jokoak kirol zelaian, (18:00 eta 19:00) Open...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016