Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Ekainaren 21ean ospatuko da gure herrian Bestaberri. Karia hortara herriko gazteria araberan beztituko da, ontsalaz jazko musikari berdinek lagundurik. Elizkizuna 10:30etan beharra da.
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Bideo-dokumentala
Ekainaren 15ean (20:30), Mikel Erramousperen “Nun habila Perkain?” dokumentala ikusteko aukera izanen da, Le Select zineman.
“Aldudarrak kultur elkartea hasi da duela 4 urte, Aldude eta auzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudien biltzen. Lekuko pilotaren historia aberatsa 4 dokumental bideo bidez ikertzea eta zabaltzea hautatu du. “Nun habila Perkain?” lehen dokumentalean, Mikel Erramouspe errealizatzailea...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Joan den asteartean, hiru herrietako (Donoztiri, Donamartiri eta Aiherrako) 52 jendek parte hartu dute Gernika Hegoaldeko ateraldian.
Goizeko 7:30etan abiaturik Donoztiritik, udaletxearen aitzinean helduak ginen hamar orenak aitzin. 10:30etan han ginen Violeta gure gidariaren xehetasun zehatzak eskuratzeko Juan Sebastian Elkano euskaldun marinel ospetsuari buruz. Elkano 1486an sortua Getarian eta zendu zen 1526an itsaso Pazifikoan.
Gizon horrek zuen kausitu lehen aldikoz...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Heriotze
Dominique Basteretche, Etxebestekoa, zendu da 89 urtetan. Duela 8 hilabete sartua zen Iholdiko xahar etxean, osagarri arrangurarekin.
Doluminak bere familiari.
Pesta Berri
Aurten ere herriko gazteek ospatu dute Pesta Berri beztituz.
Herriko jendeak hurbildu dira mezako eta bezperendako, mukuru betea zen eliza.
Denek ikusi dugu Xipri gure apeza dantzan ari mezatik ateratzean.
Bezperatik landa,...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Xuriatea
Historikoa: 2000. urtean sortu zen Xuriatea proiektua. Hazparne zentroan ostatu euskaldun eta euskaltzale baten ukaiteko, inguruetako 100 bat herritarrek diru eskaintzak egin zituzten komertsio fondoaren erosteko. SARL batek hartu zuen kudeantza.
2003an eraikin osoa salgai ezarriko zela oharturik eta ostatuaren aktibitatea atxikitzeko, herritarrak berriz mobilizatu ziren: Etxebizitza Sozietate Zibila sortu zen orduan.
Hogei urtez ostatua idekirik...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Bertso saioa
Ekainaren 13an (18:00), Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano plazara hurbilduko dira, bertsotan artzera. Sagarno egunaren kari antolatu ekimena da hau.
Sagarno eguna
Ekainaren 13an ospatuko da, Errepublika plazan. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa iraganen da (18:00). Euskal Herriko sagarnoa, bertako sagarrekin ekoiztua. Baleak eta herriko elkarteak dira antolatzaileak.
DJ...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016