Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Umore pixka batekin erran genezake gerezi bestagatik Bestaberri Otabaz ospatuko dugula Itsasun... Bestaberriko jantzietan, musika eta dantzekin ospatuko da meza igande huntan goizean (10:00), eta arratsaldean desfilea eginen da Gaineko Plazan (16:00).
Errepika orokorra ekainaren 10ean egin da, parte hartu nahi zutenekin.
...Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Ekainaren 13an, larunbatez (19:30), zine gaualdia iraganen da Ahaize mendiko plazan, “20.000 erle espezie” filmaren proiekzioarekin. Huna sinopsia: “Cocok zortzi urte ditu eta bere nortasunari buruzko hainbat galdera. Udako bakantzetan, familiarekin, amatxi eta ttantta erlezaina bisitatzera joanen da. 20.000 erle-espezie desberdin existitzen diren mundu batean, segur Cocok egokitzen zaion nortasuna aurkituko duela”.
Gazteleraz eta euskaraz izanen da, euskarazko...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Olhain ikastola
Ikastolaren eguna iragan da maiatzaren 30ean, Lur Berri gelan. Aurten usaian baino jende gutixago, bainan halere 150 bat baziren. Eguna ongi alaitua, beti bezala ikastolako haurren burasoek jateko onak eta bero-beroak zerbitzatuak. Arratsalde apalean, kontzertua ere ederra, dena umore onean pasatu da. Heldu den urte arte.
Abisu
Errearoaren 17an asteazkenez (21:30), kontzertua elizan Elgarrekin taldearekin eta 24an...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Senpereko errotaren besta, aste hondarrean
Herrialdeen eta erroten ondarearen jardunaldiak izanik, Akerreta plazako errotak ateak zabalik errezebituko gaitu ekainaren 13 eta 14an. Joanes Etcheverry errotazainak aurkeztuko dizkigu errota, eihera zaingoa, garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera gaur arte eta bertze. Bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Leon Dongaitz trinketeak 106 urte
1916an, Leon Sorzabalek (pilota munduan Leon Dongaitz ezizenaz ezagutua zena bere sortetxearen izenagatik) plazako Hiriartia etxean zegoen ostatua erosi zuen. Ostatu barnean bazen jeu de paume delakoan aritzeko kantxa handia. Beharrezko aldaketak eta konponketak egin ondoren, 1920an trinketea zabaldu zuen, orduz geroztik Leon Dongaitz trinketa deitzen dena. Bera izan zen lehen arduraduna, eta haren ondotik, Jeanne Senper...
Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
Parropiatik
Heldu den igandean bi kermeza izanen dira parropian, biak batean, Haltsun eta Larresoron. Bietan mezak tenore berean (10:30), Haltsuko elizan “Labourdins” elkarteko soinulariekin eta Larresoron poli-jarduera gelan, Inthalatzeko soinulariekin. Haltsun ondotik izanen da danborrada eta zintzur bustitzea herriko gelan, Larresoron aldiz bazkaria ere ondotik. Txartelak eros ditaizke aitzinetik Internet bidez eta salgai ere dira Herriko Etxean. Bazkalondoan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016