Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Ekain dantza festibala - Loturak 2026

Ekain dantza festibala

Ekainaren 5 eta 6an Izpuran eta Donibane Garazin Ekain dantza festibala iraganen da. Ekainaren 6an Izpurako Faustin Bentaberri gelan (20:30) bere 20 urteen kari, Burrunka taldeak, musika, dantza eta bertsua elkartzen dituen Lurraren Zainak ikusgarri berria plazaratuko du, Garaztarrak lehen partean. Txartelak Helloasso edo lekuan berean (helduak 15€ eta 8€ haurrentzat).

Ekainaren 6an Donibane Garaziko merkatu estalian,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Udaberria Dantzan - Lorategietan elkartu

Udaberria Dantzan

Ekainaren 6 eta 7an, Udaberria Dantzan festa iraganen da herrian. Usaian bezala, egun hauetan Donibane Lohizune dantzaren topagunea bilakatuko da, Begiraleak elkarteak antolaturik.

Egitarauan, ekainaren 6an Begiraleen eguna izanen da. Begiraleak taldeko dantzarien desfilea izanen da, belaunaldiak nahasirik (16:00). Ondotik, ikusgarria Foch plazan (17:00).

Biharamunean, Donibane dantzari eta udaberria dantzan. Goizean zazpi probintzietako...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Amen besta - Xuxentze

Amen besta

Irakurtuko duten ama guzieri desir dut besta ona, Jainkoak lagun zaitzatela osagarrian eta bizi zoriontsua eraman ezazue zuen familiaren erdian. Zuek biziaren tabernuak lora zuen baitan handitu baitira gizarteko gizon ala emazteak zaudezte familiaren bilgune, zer gintazke amarik gabe. Besta on.

Xuxentze

Joan den asteko berrietan ezarri dut Besta Berriz ala Otabaz meza (10:30) izanen zela. Bi igande horietan (10:00) izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Film proiekzioa

Ekainaren 7an (19:00), “Maspalomas” filma emanen da Les Variétés zineman, ondotik José Mari Goenaga egilearekin topaketa. José Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendurik, “Maspalomas” filmak Vicente izeneko 76 urteko gizon baten istorioa kontatzen du. Hogeita bost urtez askatasunean bizi izan da Kanarietan, baina istripu baten ondorioz Euskal Herrira itzuli eta zahar etxe batean sartzera behartua izanen da; han, berriz ere bere nortasuna gordetzera behartua sentituko da. Filmak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Ipuin kontaketa - Irakurketa kluba

Ipuin kontaketa

Ttipientzat bereziki pentsatu momentua da hau, euskaraz. Ipuinek eta kantuek 0–3 urteko haurrak mundua esploratzera gonbidatzen dituzte. Horretarako, hitzordua ekainaren 6an emana da (10:00), mediatekan. Izena emateko: mediatheque@saintpierredirube.fr.

Irakurketa kluba

Noizbehinkako irakurlea edo irakurle...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 04a

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 3ko azken partidan, irisartarrek irabazi dute Ortesen, 37-34. Multxoko lehenak dira, eta nazional 2an ariko dira heldu den sasoinean.

Departamenduko itzulerako finalerdien kondu, hamabortz urtez petikoek irabazi diote Gan-eri, 37-29. Finalean dira.

Nesketan, hiru talde badira, departamenduko itzulerako finalerdien kondu, bigarren taldeak galdu du Barzun-en, 21-36.

Hemezortzi urtez petiko bigarren taldeak irabazi dio Villeneuve de Marsan-i, 32-14....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016