Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Heriotze - Lan eskaintza

Heriotze

Pena handiarekin jakin dugu David Lesieur pausatu dela 58 urtetan.

Euskal Herrirat jin zen 1997an eta aski fite muntatu zuen bere TEC-SERVICE enpresa, hamar bat langilerekin.

David egon da 12 urtez herriko kontseiluan, hor ezagutu dugu gizon beti alegera eta prest laguntzeko.

Oroitzapen ona utziko du.

Gure doluminak Marie-Claire bere emazteari, Madeleine Lesieur bere amari eta inguruan dituen jendeeri.

Ehorzketak maiatzaren 26an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Herriko Sozial Zentroa - Pierre Espil mediatekan - Ttattolan

Herriko Sozial Zentroa

Aurten ere auzapezak bereziki eskertu ditu Herriko Sozial Zentroaren laguntzaileak. Alabainan 51 dira urte guzian musutruk ondoko egitate batean parte hartzen dutenak:

12k astero 21 haur eta gazte sustengatzen dituzte eskola lanetan lehen mailatik lizeoraino. Bestalde frantses kurtsoak emaiten zaizkie helduei, bost laguntzaileeri esker.

Janari banaketa: hemeretzi pertsonek parte hartzen dute ekintza hortan. Jaz 30 tona janari eman...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Komunione handia - Besta Berri

Komunione handia

Igande huntan ginuen gure elizan parropiako haurren komunione handia edo bataioko agirien arraberritzea. Hor ziren 15 haur, 10 Heletatik, 2 Mehainetik, 2 Landibarretik eta 1 Armendaritzetik jinak. Bai erretoraren partetik, bai bi katixima andere egiletatik biziki ontsa prestatuak ziren eta kantu miresgarriak eman dituzte. Egia erran eliza betea zen, familiaz eta adixkidez beterik, meza eder bezain kartsua ukan dugu. Agian haur horiek ukanen dute beren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Mugaz gaindiko lankidetza - Hondarribiko aireportua

Mugaz gaindiko lankidetza

Pirinio Atlantikoetako Sute eta Sokorri Zerbitzuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak formalizatu dute Hendaiako eta Irungo sorospen zentroen arteko senidetzea, mugaren bi aldetako suhiltzaileen lan komuna indartzeko lankidetza gutun baten sinadurarekin. Lankidetza konkretu horrek aukera emanen du, besteak beste elkarren arteko ariketak eta maniobrak erregularki antolatzeko, arriskuei eta esku-hartze prozedurei buruzko informazioak partekatzeko,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Auzapez berria - Kontzertu

Auzapez berria

Alain Iriart Euskal Elkargoko lehendakari berriak Hiriburuko auzapez kargua utzirik, maiatzaren 18an bildu den herriko kontseiluak Mathieu Elgoyhen hautatu du herriaren buru.

2008tik hautetsia eta 2017tik auzapezorde izanik, Mathieu Elgoyhen joan den martxoan hautatutako Kontseiluaren programa segitzea engaiatu da.

Hezkuntza, trantsizio ekologikoa, elkartasuna, bizi ingurunea, guzientzako kultura eta euskara: obratzen ari diren proiektuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Eskubaloia - Heldu den asteburuko partidak - Pilota esku-huska - Palantxan - Udako lehiaketak

Eskubaloia

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik berdinketa egin du Saint Loubès-ekin, 26-26. Multxoko bigarren tokian bukatu dute sasoin eder hori.

Bigarren taldeak galdu du departamenduko harateko finalerdien kondu, Barzun-en kontra, 30-42.

Erregional Elite mailan, hemezortzi urtez petikoek galdu dute Saint Loubès-en, 35-37.

Saint Loubes txapeldun atera da, Kanbo/Irisarri txapeldunorde.

Departamenduko harateko finalerdien kondu,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016