Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Heriotze: Harrietako Jamattit Mendiondo misionesta
Harrietako Jamattitt Mendiondo apeza zendu da. 92 urte zituen. 14 urtetan mutil ttipi gisa joan zen Gerezietara, orduan egiten zen bezala etxalde batean lan egitera, eta gero Mauleko seminario ttipian sartu ondoan, hautatu zuen Afrikan Ruandako seminario handian sartzea, 22 urtetan, han apez izateko. 1962. urtean Ruandan apezturik, hango apezpikua Aiherrara etorri zen...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Euskal trail
Gure mendietan gaindiko lasterketak manerarik zailenetan iragan dira, Salbatoreko aste hondar luzean: hotza, euria, harria eta elurrarekin ere toki gorenetan. Hortako, Autza eta Ahadiko kaskoak saihestea erabaki dute antolatzaileek. Hauek buru hauste anitz ukan dituzte ere ehunka autoen aparkarazteko, horrentzat pentsatuak ziren errugbi zelai zaharra bezalako leku anitz ezin erabiliak bilakatu direlakoz lohiarengatik. Beribil metatze luzeak beraz bide...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Mintzaldia
Maiatzaren 21ean (18:30), “Txomin Peillen-en olerkigintza” gaiaren inguruan ariko dira Sabin Oregi “Nire olerki guztiak” bildumaren egilea eta Joseba Sarrionandia idazlea. Olerki batzu irakurtuak izanen dira. Hitzordua Biltxokon emana da.
Luminiscence
Maiatzaren 22tik 26ra, mundu osoan milioi bat ikusle baino gehiago harritu ondoren, Luminiscence lehen aldiz Ipar Euskal Herrira iritsiko da. Bideo mapping...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Proiektu bat diruztatzeko deialdia
Chloé Candau, 22 urteko bardoztar gazteak, Monssé harategia berrerosi nahi du, lekuari dinamika berri baten emateko, egiazko bizi lekua bilaka dadin. Bankuek ez badiote dirurik prestatu nahi gazteegia baita, deia helarazten die lagundu nahi duten guziei. Bere proiektua finantzatzeko, 80.000 euro biltzea helburu duen Leetchi kutxa berriki ideki du. Errexki atzematen ahal da bere izena idatziz Leetchi...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Liburu merke saltze
Herriko liburutegiak bigarren eskuko liburuen saltzea antolatzen du maiatzaren 30ean (10:00-13:00), liburutegian berean. Frantsesezko liburuak dira, gehienak helduentzat, eta arrunt merke salduko dira. Ongi etorri.
Bi heriotze
Herriz kanpoko bi presuna zendu dira, hemen...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Maiatzaren 30ean (17:00), Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Maddi Ane Txoperena bertsulariak herriko elizan izanen dira. Gai emailea Aimar Karrika ukanen dute. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016