Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Parropiako berri
Igande huntan, parropian bataioko agintzen erreberritzea iraganen da Jatsuko elizan, herriko bestak kari (10:30). Ondorioz Uztaritzeko meza (9:00) emana izanen da. Biharamunean beila eguna da Salbatoreko kaperara. Oinez joanen direnak abiatuko dira Jatsuko plazatik (9:30) eta gero mezak segituko du kaperan.
Musikaldi
Ortzirale huntan, 22an, musikaldia izanen da Heraitzeko kaperan (18:30). Lehen partean...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Afrikako dantza
Maiatzaren 23an (10:30-12:00), Afrikako dantza deskubritzea proposatua zaie 10 urtez gorakoei, euskaraz. Parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Hitzordua elkarteen etxean emana da. Izen-emateak: 06-46-08-41-05.
Arnaga laukotea
Maiatzaren 24an (17:00), Arnaga laukoteak kontzertua eskainiko du Zokoako elizan. Sartzeak 20 euro kostako du, urririk 18 urte arte edota ikasleentzat. Tokiak atxikitzeko:...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Sortze
Errekahuan bizi diren Oihana Darrieumerlou eta Yoan Caillabak ongietorria egin diote Eléonore Marie Isabelle alabari. Goresmenak aitama uroseri, ongi etorri sortu berriari, eta goraintziak aitatxi amatxieri.
Gers eskualderako ateraldia: xuxentze
Duela 2 aste hirugarren adinekoek Gers...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Bazkaria helduentzat
Baigorriko herriak 64 urte eta gehiago dituzten herritarrak bazkarira gomitatzen ditu maiatzaren 31n (igandea) Plaza Xoko gelara (12:30). Parte hartu nahi bada, ez duda, izena eman maiatzaren 20ko berantenaz, Herriko Etxera joanez edo telefonatuz 05-59-37-40-80 zenbakira. Emailez ere egin daiteke
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a Bertso bazkaria Maiatzaren 16an (13:00), bertso bazkaria iraganen da Epaiskan, Elixabet Etxandi eta Ramuntxo Christy bertsulariekin. Bazkaria 20 eurotan izanen da helduentzat, eta prezio erdian haurrentzat. Izenak emateko: 06-83-03-30-05. Ondotik (17:00), errepresioa borrokatu manifestazioa izanen da. Señora sariketa Oroit larunbat huntan iraganen dela, Zizpa gaztetxean (18:00). Maddi Agirre, June Astegieta, Nahia Etxeberri,...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Bertso bazkaria - Señora sariketa - Bost zentzumeneko museoa - Hitzaldia
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a
Lagunekin dantza taldea Dantzari Ttikin
Lagunekin taldearen dantzari ttipiak Donibane Garazira joan ziren maiatzaren 8an, beste 1.600 haurrekin biltzeko IDBk antolatutako Dantzari Ttiki eguna kari. Goizeko desfile handia herrian egin ondoren, denak frontoira joan ziren urtean zehar lantzen zituzten dantzak harroki erakusteko. Dantza batzuk partekatu zituzten ondoan ziren Ortzaizeko taldeko lagunekin. Arratsaldean, beste hiru dantza ikusgarri ikusi zituzten Bardozera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016