Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
“Perkainen haritik”
Maiatzaren 26an (20:30), aukera emana da bideo-dokumental horren ikusteko, Le Select zineman.
Liburu aurkezpena
Maiatzaren 28an (19:00), “Deiadarra” liburuaren aurkezpena eginen da Aritz Ibarra egilearekin. Azokaroaren karietara antolatu ekimen hau mediatekan iraganen da.
Andaluziako jaialdia
Eta bidaiatuko bagenu… Donibane Lohizunetik atera gabe? Maiatzaren 20tik...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Pailazo eta mago
Maiatzaren 29an ostiralez (17:30), Arberoa ikastolak haurrendako programa ederra proposatuko du: lehenik Pontx pailazoa eta ondotik Tor magoa. Sartzea 5 eurotan, jatekoa eta edatekoa segurtatuak.
Elektro festibala
Kostaldetik datorkigun Reflexion elkarteak Donamartiriko krestetan antolatzen du festibala maiatzaren 29tik 31rat. Xehetasun gehiagorentzat, joan
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
“Hemen telefona dezaket”
Joan den astean aipatu “10 egun pantailarik gabe” ekintzaren osatzeko, huna zer eskaintzen den Hazparnen. Beranta, autobus huts egite, telefonoaren ahanzte, ustekabe... batzuetan telefono dei batek familia lasai dezake. Holakorik gertatzen bazaie gazteei, dispositibo berria sortu dute komertsant batzuek. Gazteak joan daitezke kitorik haiengana telefonatzera hurbileko norbaiten abisatzeko. Komertsantek dei hori onartzen dute behin...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Su Talka
Maiatzaren 23an (23:15), Deabru Beltzak konpainiak Su Talka aurkeztuko du herrian zehar, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarrituriko sorkuntza: Altsasuko Inauteriak. Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu, irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurturik. Erritmoa eta sua, konpainia horren...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Maiatzaren 30ean larunbatarekin (16:00), ez ohiko kontzertua izanen da parkean. Lizaga mediatekak Jurgi Ekiza artista gonbidatzen du, “Musiques en Mai-diathèques” ekimenaren 5. edizioaren karietara. Musikariekin xuxurlan, musika hitzorduak Jurgi Ekizarekin solasteko parada eman nahi du, bere musika zuzenean goxatzeaz gain. Sorkuntza prozesuaren gibeletara bidaiatuko dugu: bere erreferentziak, kantuen idazketa testuingurua, bere mundu artistikoa eta ibilbidea ezagutzeko parada ukanen...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Mus
Maiatzaren 8an, ortziralearekin, 126 pare bildu dira Airoski gelan, Irisartarrak elkarteak antolatu mus lehiaketaren jokatzeko.
A mailan: irabazdunak: Sallagoyty Gilbert-Sallagoyty Elorri, finalistak: Ndoye Yirim-Iparraguirre Imanol.
B mailan: irabazdunak: Etchegoin Eneko-Etchegoin Jean François, finalistak: Landart Pascal-Biscay Peio.
C mailan: irabazdunak: Sapata Eric-Adot Christian, finalistak: Damestoy Léon-Damestoy Gérard.
D mailan:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016