Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Serres-en kantaldia - Ikusgarria Larrekon igandean - Inharrian ikusgarria - Kantaldia elizan ostiralean - Errugbiari so

Serres-en kantaldia

Auzo hortako komiteak 2026ko jakubeak antolatzen hasia da. Anartean, bertze hitzordua proposatzen dute, gaitzeko kantaldiarekin, maiatzaren 30ean, larunbat arratsean. Kontzertu aitzineko pintxo-poteoa abian da (19:00), aldiz kantaldian ariko dira Berçaitz anaiak, Pauline Junquet eta Indigo (20:00). Ikusgarri zinez bikaina eskainia da, haatik tokiak mugatuak izanki, lehenbailehen erreserbatzea beharrezko da deituz 07-81-70-62-54ra....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Behiak Sorogainerat

Urte guziz bezala, Baigorri ibarreko behiak Sorogainerat joan dira.

Aurten, 140 behi eta 15 aratxe joan dira bazka onari buruz eta denbora ederra lagun.

Bazka saria 71€-koa da behi bakotx. Prezio hori ez da aldatu zonbait urte hauetan. Jendaldea muntatu da, kabala ederren ikusteak balio baitu.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Erakusketa - Udako oporrak - Hautetsi gazteak sariturik - Euskal kantuak - Errigora - Elgarretaratzea - Urruñar bat atxilotua - Animatloia

Urruñarrak Pilota elkartearen erakusketa

Elkartearen ehun urteurrena dela eta, argazki erakusketa izanen da Posta gelan, ekainaren 1etik 14ra (9:00-12:30/14:00-17:30). Urririk.

Udako oporrak haur eta gazteentzat

Urruñako herriak, 3 egonaldi berezi proposatzen ditu, 8 eta 15 urte arteko gazteentzat egokituak. Kirola, natura, kultura, abentura... gustu guziendako! 8-10 urtekoentzat:

1.- Bela egonaldia Soustonsen. Landesetara...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Elgarretaratze - Suhiltzaileen besta eguna - “Perkainen Haritik” dokumentala - Kirol ikastaldi - Pilota - Erakusketa

Elgarretaratze

Piero Rouget auzapezak eta zonbait axuantek segurtatu dute elkarteentzat egina zen bilkura joan den asteartean. Kontseilu berriaren aurkezpen laburraren ondotik, elkarte kideeri erakutsiak eta esplikatuak izan zaizkiote xeheki erabili behar dituzten desmartxak, herriko gelen eta herriak laguntzeko ezartzen dituen materialak baliatzeko baldintza onetan. Uztaritzen badira orain 85 elkarte sail guzietan, kirola, kultura ekintza sozialak musika eta abar......


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Zokoako bestak

Maiatzaren 29tik 31ra iraganen dira. Egitarauan: ostiralean kontzertua Altxa Zokoarekin (19:00), kaperan. Larunbatean batteleku estropada (15:00), ikusgarria (18:15), mutxikoak Arberoa txarangarekin (19:15), animazioa Neska Tanborradarekin (20:00) eta dantzaldi handia Musikalan DJ-rekin. Igandean, pilota partida Zokoko pilota plazan (11:00), Elgar/Cigarroa Bidart anaien kontra, ohorezko hurrupaldia Herriko Etxeak eskainirik, Altxa Sokoa abesbatzak alaiturik (12:00), ohiko bazkaria karpapean,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 28a

Ikastolak 10 urte

Maiatzaren 30ean (11:00), Xoldope ikastolak bere 10 urteak ospatuko ditu. Karia horretara, bazkari herrikoia eginen da, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabat Illarregi eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak presente izanen direla. Kontzertuak ere segurtatuak izanen dira Kospei Star Orkestra, Bacano Banda eta DJ Antton taldeekin.

Hitzordu horiek plazan eta elizan iraganen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016