Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Udaberriko after'work
Jantzi azoka edo merkatu hunen bigarren edizioa izanen da aurtengoa, Arrokagarai Ikastolak antolaturik. Hitzordua maiatzaren 29an ortziralez finkatua da, Balaki ostatuan.
Programa: krakada eta haurren xokoa (17:00), ondotik jantzi azoka (18:00) eta kontzertua Artzamendi kantuz taldearekin (20:00), hau Balaki ostatuak antolaturik.
Eskola publikoaren pesta
Eskola publikoaren kermeza gurasoen elkarteak...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Liburu aurkezpena
Hebentikenean Maulen XIT (Xiberoko Irakurle) taldea bilduko da eta kümitzatzen zütüe Mikel Soto iruindarraren liburu aurkezpenera: “Mirande Herriminez ezin-minez” (Elkar), Mauleko Hebentikenean (4, Matalaz karrikan), maiatzaren 27an asteazkenez (18:30). Ondotik pintxo trago alkarrekin...
Jon Mirande, Parisen sortu xiberotarra (1925-1972), XX. mendeko euskal literaturan bihurgune, zabalgune.
Itzal-argiz beterik, itzal handikoa, itzal...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Datorren maiatzaren 29an (19:30), Ortzaizeko Menta liburudendan, bertsu mintzaldia iraganen da. Gaia: emazteen lekua bertsularitzan, Miren Artetxe eta Uxue Alberdirekin. Nora Arbelbide Lete izanen da solasaldiaren eramailea.
...Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Herri Urrats
Sarako ikastolako haurrek momentu zoragarria pasatu dute oholtza gainean, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Pontxekin batera Araba gunean. Ikusgarri osoan dantzan eta kantuz aritu dira. Lan biziki ederra izan da. Eskerrak ikastolako buruzarieri.
Herriko Etxea
Bulegoan lanpostu batean izan da sanjamendu, Veronique Etchegaray saratarrak jendeen errezebitzeko lanpostua utzi du, hiru urtez ibili da lanpostu hortan eta orain...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Herri Urrats betikoa
Ez dakigu “Uratx” munstroak, aurtengo maskotak, eragin zuzena ukan duen aroari buruz, dena den arratsalde erdiko ortzia ez da bortitza izan, euri pixka bat isuri du bainan ez luzaz. Jaz baino jende gehixago hurbildu da, antolatzaileen ahotan, giro alaia eta gozoa xoko guzietan, musika, kanta eta dantzak han hemenka, betiko Herri Urrats. Bestarekin betan, protestek ere hartu dute beren partea, aldarrikapenetan baxoa euskaraz aspaldiko galderak...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 21a
Irati Alcantarilla urruñarra txapeldun
Maiatzaren 9an, larunbatez, Hernandorena sariketaren finala jokatu zen Uztaritzeko Latsa gelan eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta bertsolari urruñarra izan zen garaile. Beñat Soulek jantzi zion txapela bertsolari urruñarrari. Aurtengo txapelketan, osora Euskal Herri osoko hamabi bertsolari gaztek hartu dute parte. Zorionak Irati!
“Euskara eta biok” liburuaren aurkezpena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016