Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Ikusgarria

Maiatzaren 20an (15:00), “Papogorri” gazte eta helduentzako ipuin musikatua emanen da mediatekan. “Zatozte Papogorriren abenturen entzutera, Naia Robles Aranguizek kondatuak bere lagun eta konplize den Papogorri txotxongiloaz lagundurik, irakurketa antzeztuan. Papogorri haserre da, norbaitek alimaleko arroltzea errun du bere kabian! Bere hurbileko auzoengana doa horren egilea atzemaiteko. Hobenduna aurkituko ote du?”. 1 eta 7 urte arteko haurrei zuzendua, ordu erdiko iraupena du....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Buxeta - Abisu - Olhain ikastola - Egoera zibila - Pilota - Errugbia

Buxeta

Aitzin hortan, herriko buxeta bozkatua izan da, 3.387.045€-koa. Hautetsi guziek onartu dute, bainan elkarteen diru laguntzak bozkatuko dituzte uztaileko hilabetean.

Abisu

Maiatzaren 8a beteranoen eguna izan da. Mezaren ondotik loreak eman dira bi hilerrietan, gero aperitifa ukan dute beteranoek Herriko Etxeak ofreitua. Ondotik, bazkaria zuten Pikasarriko jatetxean, 20 bat baziren, denak beren emazteekin. Egun goxoa pasatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Apirileko sortze eta heriotzeak - Batteleku lehiaketa - Bisita gidatua ostiralean - Igandean dantzan - Arratsalde dantzatua

Apirileko sortze eta heriotzeak

Horra zer seinalatua izan zaukun Herriko Etxetik. Sortzeak: Bernard Lily. Heriotzeak: Soubrane Françoise sortzez Lorgoulloux 75 urte, Chevalier Michel 72 urte, Tapia Michel 58 urte eta Perez Aldama Jose Luis 84 urterekin. Dolumin bizienak hauen senide eta adixkideei.

Batteleku lehiaketa

Aroa lagun, Ur Ikara elkarteak antolatu denboraldiko lehen eguna bizki ongi joan da maiatzaren 2an. Itsasoko ur...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Heriotze - Euskal Trail 2026 - La Fuga Kirola eta Oroimena - “Batzen gaituzten mugak” - Urepeleko marka

Heriotze

Itzali da Piarre Bidondo, sortzez Urepele Muttikoinekoa. Duela 94 urte sortua zen. Ezkontzaz, Aldude Koxkarterat joan zen.Han, Ttattin bere espos lagunarekin hiru seme-alaba hazi zituzten laborantzan biziz bidenabar. Muttikoinea bere sortetxeari arras atxikia zen eta hurbiletik segitu du.

Oroituko gira Piarre nolako eleketari pollita zen, muslari fina eta kantari ederra.

Gure doluminak eskaintzen dizkiegu seme alaberi, suhi eta haur ttipieri, baita...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Dongaitzeko partida - Kontzertua - Euskal Itsas Bazterrak elkartearen ibilaldiak - Olerki errezitaldia - Euskaraz bizitzeko aldarria - Erakusketa - Elgarretaratzea - Mus txapelketa - Ikastaroa - Urruñako Animatloia

Dongaitzeko partida

Maiatzaren 2an, larunbatez, eta Urruñarrak Pilota elkarteak antolaturik, partida ederra jokatu zuten Dongaitz trinketean: de la Fuente eta Dufau 40 – Biskubi eta Lazkano 33. Aupa euskal pilotariak!

Balentin Larrearen omenezko kontzertua

Maiatzaren 22an, ostiralez, Balentin Larrea Iturbe (Gabiria, 1876 – Iruñea, 1970) musikagile eta piano-jolearen omenezko kontzertua izanen da Urruñako Jondoni Bixintxo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 14a

Parropiako berri - Maiatzaren 8a - Elgarretaratze - Heraitzeko bestak - Pilota

Parropiako berri

Igande huntan, Errobiko Salbatore parropiako eta Hiriburuko 20 bat gaztek errezibituko dute konfirmazioneko sakramendua Jondoni Bixintxo elizako (10:30) mezan, Beitia apezaren eskutik. Ondoko igandean Mendekostez (10:30), meza Jatsun emana izanen da herriko besta kari; meza hortan gaztetxo batzuek eginen dutela beren bataioko agintzen erreberritzea. Mendekoste astelehenez usaiako beila eginen da Salbatore kaperara. Oinez doatzinendako abiatzea egiten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016