Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Hitzaldia
Maiatzaren 7an (18:00), Jérôme Ibarzo “Bidaia Baionako desagertutako monumentuen gaindi” gaiaren inguruan mintzatuko da Euskal Museoan.
Liburu aurkezpenak
Maiatzaren 7an (18:30), Xipri Arbelbideren “Requiem” liburuari buruzko eztabaida iraganen da, Elias Goñi eta Beñat Castorenerekin. Hitzordu hori Biltxokon iraganen da.
Bertzalde, maiatzaren 15ean (19:00), “Palestina eta ekialde hurbila sutan...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Maiatzaren 23anlarunbatez (20:30), Bixintxo elkarteko kideek 2025-2026ko kultur denboraldia bururatzeko kontzertu ederrera gonbidatzen gaituzte: Kalakan eta Berçaitz anaiak laukotearen kantaldira.
KalakanekBerçaits anaiak-ekin duen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da.
Ahotsezproiektuarekin, 4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Kardolan bizi diren Alice Blondet eta François Froget zorion betean ditugu, argia emanik Brune haurrari. Goresmenak aita eta amari, eta zorionezko agiantzak sortu berriari.
...Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Koru kontzertua
Maiatzaren 15ean (21:00), Arin korua Saint-Etienne elizan ariko da. Sartzeak 12 euro kostako du 14 urtetik gorakoentzat.
Udako lanak
Gazte gunean, CV baten idazteko laguntza proposatua da. Horretarako, 17 eta 25 urte artekoak hurbil daitezke asteazken guziz (14:00), maiatzaren 27a arte. Aitzinetik ez da izena eman beharrik.
...Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Pilota txapelketak
Larunbatean izan dira pilota txapelketak Sanokin gelan.
Partidak ederrak izan dira. Final kontsolantean, Mickael Jaureguy eta Damien Pourteauk galdu dute Xan Suzanne eta Christophe Jaureguiberryren kontra.
Emazteen finalean, Nadia Recalde eta Mikela Destribats-ek galdu dute Marina Cachenaut eta Christine Lacroix-ren kontra.
Gizonen finalean, Raphael Lagourgue eta Gilen Sorhouet-ek galdu dute Guillaume Jaureguiberry eta Sebastien...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Herriko kontseilua
Apirilaren 28an iragan da kontseilu berriaren bigarren bilkura. Lehen parte batean batzorde desberdinetako ordezkariak izendatu dira: zuzenezko zergen herri batzordekoak, eskaintza publikoen batzordekoak, zerbitzu publikoko batzordekoak, eskola kontseilukoak, Elhuyar kolegioko administrazio kontseilukoak, EGTBkoak eta Hazparne/Azpeitia parekatze batzordekoak.
Gehienetan talde bakotxean gehiengoko lau ordezkari izanen dira eta oposizioko bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016