Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a

Thomas Ospital artista-musikaria Kanbon

Ez da nornahi Thomas Ospital, Aiherra Auxoteako semea. Gazte gazterik pianoan eta bereziki organoan atrebitua, ikasketak Baionan, Donostian eta Parisen eginik, aski fite irabazi zituen internazional mailako sariak eta txapelketak.

36 urteko artista Pariseko Saint-Eustache elizako organo-joile titularra da 2015etik. 2016tik 2019ra “Maison de la Radio” etxean 3 urteko egonaldia egin zuen lehen organo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Helduen ateraldia Gers eskualdean - Eskola publikoaren oinezko ibilaldia - Ate idekitzeak eskola giristinoan

Helduen ateraldia Gers eskualdean

Azken urteetako usaiari jarraikiz, Goiti Aire hirugarren adinekoen elkarteak bidaiak antolatzen ditu autobusez, herri auzoetako elkarteekin juntatuz. Ateraldi hauen funts nagusiena da jendeak etxetik jalgitzea, memento goxoak elkarrekin iraganez eta toki bereziak aldi guziz autobusez bisitatuz.

Joan den ortzegunean 30 bat bastidar eta beste hainbeste aihertar, lekuindar eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Haur kantu txapelketa

Botzak maiatzaren 3an entzungai izanen dira. Finalerdietako hiru saioak, Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza irratiek antolaturik, aldi berean eginen dira Lapurdin, Baxenabarren eta Xiberoan. Publikoa gonbidatua da Armendaritzeko Zuentzat gelara, Larresoroko herriko gelara eta Barkoxeko arrabotira, kantari gazteak ezagutzeko. Txapelketa hiru kategoriatan banatua da: bakarlariak, bikoteak eta taldeak; horiez gain, publikoaren saria eta sari bereziak ere banatuko dira....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Liburu aurkezpena


Azokaroaren karietara, apirilaren 30ean (19:00), Jone Bordatok idatzi “Erroren izerdia” liburuaren aurkezpena eginen da Bil Tokin. Azkaingo Irakurle Taldeak antolatu ekimena da hau. Ongi etorri deneri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Suhiltzaileak - Nafarroaren Eguna - Kulturaldia - Zine debatea Donibane Garazin alzheimer eritasunaz - Pilota - Lehiaketa - Herri Urrats

Suhiltzaileak

Urrats berri bat tokiko eta Nafarroako suhiltzaileen arteko elkarlana azkartzeko. Baigorri, Garazi, Luzaide eta Aurritzeren junta ofizializatzeko ospakizuna ibiakoitzean egin da Bil Etxean, protokoloa izenpetuz. Hunekin erakutsi nahi da bi aldeetako urgentzieri ihardukitzeko duten borondate bera. Elgarren arteko konfiantza, esperientzia partekatzea eta bi aldetako beharren ezagutza indartzea dute helburu. Hemendik goiti, maniobra eta ariketak antolatuko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Herri Urratseko autobusa - Udaberriko bazkaria

Herri Urratseko autobusa

Maiatzaren 10ean, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko Aintzira “Geroa eraikiz” lemapean, Herri Urratsen karietara. Bardozetik abiatu nahi dutenentzat, autobusa errugbi zelaitik abiatuko da (8:30), eta itzuliko da Senperetik (19:00). Kasu, aurten txartelak ez dira ohiko lekuetan salgai izanen, eta Internetez bakarrik izanen dira eskuragai, 10 eurotan. Fite ibili txartelak lortzeko, kopuruak mugatuak dira...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016