Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
“Xan” komikiaren aurkezpena
Zabalik elkarteak antolaturik, Emma eta Maialen Arestegi, Donapaleuko mediatekan izanen dira ibiakoitz huntan, apirilaren 25ean (10:00) “Xan” beren komikiaren aurkezpena egiteko.
Emma eta Maialen hazpandar ahizpek konfinamenduan sortu ideia batetik abiatu dira komiki hunen sortzeko. Marrazki ederrak jarri dituzte istorio eder baten zerbitzuko:
“Xan, pertsonaia printzipala, hiri handi batean bizi da ikasle eta Euskal...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Juantorena
Gure herriko Juantorena ostatu jatetxe historikoak jabe berriak ditu. Bixente eta Melaniek utzi eta (orain Bixente kozinan ari da Jean Pujo kolegioan eta Melanie Laia xokolategian), Sonia Demoulin izeneko andereak arra-hartu du. Erro portugesak ukanki, Sonia Arroxelatik heldu zauku. Artean beste lan bat eginik, bere jatorrizko ostalaritza ofizioari berriz lotu da gisa hortan. Lau langilerekin ari da, Xabi zerbitzuan, Marion ganbarentzat, Eliot baxera...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Baionan Kantuz: 29 urte
Urte bat gehiago eta beti pixkor! Eta adin eder baterat heltzeko mugan... Manera guziz euskal kantuaren eta kultura herrikoiaren martxak ez du adinik. Baionako Ikastoletako buraso eta lagunak, dohain baino gehiago borondaterekin kantuz hasi ziren lehen eguneko kemen berarekin urtemuga hori ospatuko da, Euskal Herriko leku anitzetatik jin kantariekin apirilaren 25 huntako hitzordurat. Gainera xingar feriak hartua duke Baiona eta ohitura zahar...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
La Passem, Gaskoiaren aldeko lasterketa eta Korrikaren ahizpa, apirilaren 30etik maiatzaren 9a arte iraganen da eta 2.000 kilometro zeharkatuko ditu Angelu arte. Xarnegu lurraldean eta gure herrian ere pasatuko da, eta gonbidatuak gara 1993. kilometroan Herriko Etxearekin parte hartzeko maiatzaren 9an (6:50), Artalde mediku gune aitzinean.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Apirilaren 26an (11:30), Ikas Bik bere 40 urteak ospatuko ditu egitarau aberatsarekin. Goizean (11:30), kantuak eta marrazki lehiaketa izanen dira, ondotik (12:00) hitzaldia, Patxi eta Konpainia (13:00), Tor magoa (14:30) eta Pontx pailazoa (16:00). Dukontenia parkean emana da hitzordua, euria balitz Urdazuriko kiroldegian. Sartzea urririk.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Hazitegia
Hirugarren aldiko mediatekak primaderako hazitegia idekia du: kitorik eman edo hartu, hau da egin moldea. Hortarako jendearen parte hartzea behar du, anitz hazi eta landare behar baitira; bakotxaren ekarpenak aberastasuna ekarriko dio ekitaldiari. Aldiz tratamendu kimikorik gabeko hazi eta landareak behar dira. Orori idekia da, liburutegiko idekitze tenoreetan iragaiten da.
Jostunen hitzordua
“Magi couture 64” elkarteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016