Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a
Festi-Contes jaialdia
Festi-Contes jaialdiak gaualdi zoragarria proposatzen du: “Hagunez eta itsas langarrez: emazte istorio bat”. Hiru artista, hiru ikusmolde, bidaiatzeko gomita bakarra. Olerkia, musika eta kontakizunen artean, denboraz kanpoko une batean murgildu, non emazteen zorteak graziaz eta bizitasunez elkartzen diren. Hitzordua apirilaren 24an emana da (19:00), Errekoletoak-en.
Zentro arteko eguna Hiriburun
Aisialdi...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Muslariek galdu
Frantziako mus txapelketaren finalen egun handia Irisarrin iragan zen, Pazko astelehenez, eta gure xokoa ordezkatzen zuten 3 ekipen artean, bat Aiherrakoa zen Xarlo Haristoy eta J-Noël Minjouk osatua. Hauek final-hamaseirenetan galdu dute Baigorriko Paul Dupuy eta Pantzo Hirigarairen kontra. Halere, 52 pareen artean hamazazpigarren bururatu dute txapelketa nagusia, eta ez dira eskuak hutsik etxera sartu. Goresmenak hein hortara...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Sortzez nafartarra, Lantz herrian sortua, Konxita Inda 91 urtetan zendu da. Gazterik Monlong etxerat etorri zen sehi kondu. Jean Pierre Indarekin ezkondu eta bere bizia Pokoinean iragan du laborantxa lanean. Bi alabaren ama, emazte airosa zen eta konpainia laket zuen. Duela urte bat eta erdi alargundu zen, eta azken urtea sortetxean iragan du, etxekoen inguruan, haien segidaz eta arretaz goxaturik.Doluminak familiari.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
“Menta” liburu saltegia Donapaleuko merkatuan
Menta liburu saltegia Ortzaizen eraikia izan da 2021ean. Geroztik irakurleen bilgune baliosa bilakatu da Charlotte Rousseauren gidaritzapean. Zerbitzu hori eskaini nahi du ondoko lurraldeeri kamioneta batean ibiliz herriz herri hala nola Larzabalen, Baigorrin, Bankan, Urepelen, Heletan, Itsasun eta Donapaleun.
Amikuzeko irakurleek Donapaleuko merkatuan aurkitzen ahalko dute hilabeteko 3. ostiraletan. Egiazko...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Altzümartarrak elkarteak, lehenago egiten zuen bezala, udaberriko kontzertua antolatzen du, apirilaren 19an (16:00). Ruper Ordorika hor izanen da bere azken lana“Lurra Ikutu Barik” presentatzeko bakarka moduan. Lehen partean, Amiñi Bat Amikuzeko taldea entzuten ahalko da. Kontzertutik landa, taloak eta edatekoak izanen dira.Kopurua mugatua izanez, hobe da aitzinetik erreserbatzea Helloasso webgunean.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Lot et Garonne departamendutik heldu zauku 30 gizonek osatzen duten abesbatza hau. Arberatzeko elizan entzuten ahalko da igandean, apirilaren 19an (15:30). Mundu osoko kantu tradizioak aztertzen ditu hala nolakantu sakratuak, euskal polifoniak, Hegoafrikako doinuak, Korsikako kantuak, besteak beste. Lehen aldikoz Euskal Herrira heldu da eta parada ederra emana da talde ospetsu hunen entzuteko. Sartzea urririk izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016