Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Dantza karrikan - Ikusgarria - Hernandorena sariketa

Dantza karrikan

Apirilaren 18an, Euskal Herriko haur dantza talde topaketa iraganen da, TolosakoUdaberri,OñatikoOñatz,UrretxukoIrrintzieta HendaiakoAkelarredantza taldeekin. Herrian zehar eta Gaztelu aretoan eginen da.

Ikusgarria

Apirilaren 19an (11:00), DAB konpainiak “Azala” ikusgarria emanen du Mendi Zolan kulturgunean. Huna sinopsia: “Bost dantzarik eta biolontxelista batek eszenatokia elkar banatzen dute mugimendua,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Mus - Eskubaloia - Heldu den larunbateko partida - Pilota palantxa - Esku-huska

Mus

Pazko astelehenez, Frantziako xapelgoaren finalak biziki ederki pasatu dira, Irisarriko Airoski gelan. 8 pare emazteetan, 8 pare gazteetan eta txapelketa orokorrean 52 pare. Irisarritik hiru pare baziren, bat emazteetan, Marie Christine Hauscarriague-Evelyne Larramendy, bosgarren sailkatu dira. Orokorrean bi pare, Bruno Carrère-Xabi Retegui, 38garren, Hauscarriague-Beñat Larramendy pareak haatik balentria ederra egin dauku, finalerat heldu baita. Mugerreko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Odol emaitea - Atharriko lehiaketa pilotan - Lore eta landare merkatua - Kontzertua

Odol emaitea

Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez, apirilaren 27an eta 28an, Sanoki gelan (15:30-19:00). Hitzordua hartu behar da: dondesang.efs.sante.fr.

Atharriko lehiaketa pilotan

Urtero bezala, Itsasuarrak elkarteak pilota lehiaketa antolatzen du Atharri ezkerparetan joko berrin. Finalerdiak jokatuko dira apirilaren 30ean, ostegun arratsez (19:00 eta 20:00).

Finala maiatzaren 3an, igandez (11:00), eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Hondatze

Apirilaren 12ko gauean, Korrikaren karietara herriko artista batek haur eta heldu batzuen laguntzarekin egin pankarta xehatua izan da.

Arberoako ekoizleek eman banderola ere errotik kendua izan da Artetxean.

Jende zenbaitek burutu duketen ekintza hau salatzen dugu.

Berresten dugu segituko dugula bide beretik, euskararen eta oro har gure baloreen alde herrian eta eskualdean!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

“Ipuin konektatu bitxia”

10 egun pantailarik gabeko desafioarentzat, apirilaren 25ean, larunbatarekin (18:00), Bildu Hodian elkarteak, Hodi Aldea gelarat haur, gazte eta helduak gomitatzen ditu, “Behin Bazen Internet” ikusgarriaren ikustera. Maryse Urrutyk antzeztua, ikuskizun hunek antzerkia eta teknologia nahasten ditu, zuntz optikoz eta bideratzailez osatua den mundu batean bidaiatzen da. Obra soila baino gehiago da, tresna ludiko eta poetikoa erabilia da, gure inguruan egiazki nola funtzionatzen duen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Lakako lasterkaldia

Igandean, apirilaren 19an iraganen da Lakako lasterkaldia. 22 kilometro eta 1.300 metroko desnibeleko lasterkaldiarentzat onartuak diren 500 korrikalariek emana dute jadanik beren izena. Zenbakien banatzea goizean (7:15) hasiko da eta abiatzea (9:00) izanen da ezkerpareta ondoan, helmuga toki berean izanen delarik. Lasterkaldiaren ondoan ibilaldia ere izanen da, izen emaitea 6 eurotan (7:00) eta abiatzea (8:00) berantenaz. Beren izena emana duteneri otordua...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016