Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Beti Gazte - Idazleen biltzarra - Errugbia

Beti Gazte

Elkarteak egin du bere biltzar nagusia apirilaren 11n larunbatez, Lur Berri gelan. 60 bat kide bazen etorria biltzar hortarat. Ganex lehendakariak egin du bere ongietorria deneri. Michel diruzainak kontuen esplikazioneak eman ditu, denak positiboan direla. Mundu huntatik joanak direnentzat eta ongi ez direnentzat, horiek ohoratzeko denak zutik eman dira eta “Agur Jauna” kantatu dute. Ondotik bazkari ederra egina zuten Sage jaun-andereek, eta bero beroa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Topaketa kulturalak bete-betean - Auto-modelismoa ikusgai - Mutxikoak - Dantza ikusgarria - “Le Roman de Gernika” antzerkia - Martxoko sortze eta heriotzeak - Herriko kontseilua - Amotzeko eskolan burasoek kexu - Errugbia

Topaketa kulturalak bete-betean

Artisau erakusketa asteburuan

Larunbat eta igandean, apirilaren 18 eta 19an, arte lanbideak ospatuko dira Arbaso elkartearen ekimenez, Larreko kulturgunean (10:00-18:00). Erakusketa hunek nabaritzen du eskulana bere onenean, aurkitzen diren artisauak zinezko artista direlakoan, horien obra ederrak lekuko izanen dira. Ez huts egin.

Auto-modelismoa ikusgai

Larunbat arratsaldean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Bulego berria

Azken hauteskundetik landa, Baigorriko Ibarreko Mendi Batzordeak bere bulego berria osatu du, ibarreko 8 herrietako ordezkariekin.

Huna hemen kideak: Azkaratetik Miren Laxague Apetxenekoa, Lasatik Valérie Aldacourrou Gaineko Eluxentzenekoa, Anhauzetik Laurent Bordagaray Xoxoainekoa, Irulegitik Mathilde Damestoy, Baigorritik Frantxua Mocho Legarrekoa, Bankatik Jean Michel Ourthiague Begi Beltxenekoa, Aldudetik Xavier Laxague Mendi Bixtakoa eta Urepeletik Michel Bidart Mendi Aldekoa....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Ereinez elkartearen aurkezpena - Organo kontzertua elizan - GEUZ-eko kide berrien hautaketa - Urruñarrak Hatsaren Poesian - Andoni Oilokiegiren kontzertua - Mutxiko ikastaroa Oletan - Erregeen mus txapelketa

Ereinez elkartearen aurkezpena

Martxoaren 31n, asteartez, zenbait musikari, antzerkigile eta artistek Ereinez elkartearen aurkezpena egin zuten Pausuko Xaia ostatuan. Hor ziren Pantxix Bidart, Maddi Zubeldia, Kiki Borda, Betti Bidart, Beñat Elizondo, Xerar Urrutia, Mikel Markez, Urbil Artola… eta gure kulturaren beste pertsonaia zenbait. Aipatu zutenez, Anje Duhalde, Odei Barroso, Aire ahizpak, Paxkal Indo eta beste kantari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Heriotze - Kontseiluko biltzarra - Musikaldi - Erakusketa

Heriotze

Joan den asteazkenean, bere azken egoitzara eremana izan da Mixel Duhart 103 urtetan. Uztaritzeko dekanoa zen eta hain segur hala gertatu beharra bere urtebetetze egunean, apirilaren 1ean zendu da. Normandian Urville hirian sortua, Mixelek lan egin du Parisen den banku famatuenean. Asko toki kurritu ditu ere, bereziki Afrikan eta Amerikan, zointarik ekarri baititu Landagoien gainean bere etxe inguruko oihanean diren zuhaitz berezi asko, haitzak gehienak, oso...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a

Xiru 2026: Kubatik Xiberoala

Xiru 36. aldiz piztü da Xiberoan. Euskal Herri ttipi bat bildürik zen aste bürü hortan Gotainen eta Maulen. Zazpi herrialdeetarik jinik bazen jente.Ala hobeki erran zortzi. Aurtenko kümitüa Kubako ühartea, eta Kubatik jinik artistak gure argitzera. Uhartea izan zen hertsiki lotürik Xiberoarekin ere püntü batetan, ez gira hortan ere salbüespena izan... Kubatik. Ikusgarri berri eta honkigarri bat sortu da Mauleko Plaza Gizon gelan, gela aski handia, bena egün hartan hanitxez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016