Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Igerilekua
Jardueretarako izen-emateak urtarrilaren 6tik goiti Irandatz igerilekuan eginen dira. Izen-emateko orria hendaia.eus webgunetik deskargatu behar da (6 kategoria: burbuilariak/txipli-txaplariak, igeriketa eskola, gazte eta nerabeak, helduak, uretako jarduerak, abonamenduak eta pass). Igerilekua urtarrilaren 26an idekiko da. Argibideak: 05-59-20-71-22.
Bixintxoak
Astia baldin bada ere, oraindanik atxik data:...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Urte hondarreko bazkaria
Herriak 175 pertsona errezibitu ditu abenduaren 17an, asteazkenez, urte hondarreko bazkari goxoaren partekatzeko. Menua Hiriburu Traiteur-ek asmatu eta prestatu du eta Popo and the Papa’s taldeak musika giro ederra eskaini du.
Apaindurak eskolaldi inguruko lantaldeak sortu ditu herriko eskola publikoetako haurrekin.
Herriak eta zentro sozialak heldu den urtean berriz elkartzea igurikatzen dute, adinekoen beste bazkari...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Joan den abenduaren 14an, Garindaineko Urrupean trinketean, Iparraldeko pilota batzordeko finalak jokatu ziren. Bigarren mailan, Irisartarrak Pilotako Julien Etchegaray eta Paolo Bidart lehiatu ziren Mauleko Queheille eta Etxart Sarasolaren parean. Eta kasik bi orenen buruan, baxenabartarrek zituzten besoak altxatu, 40-37 irabaziz partida! Eta zer partida, trinketa betetsu bezain berotsu, gaitzeko giroa, eta hori kantxan ziren lau pilotarieri esker! Orotarat 10 berdintze, azkena...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Kontzertua
Abenduaren 30 arratsean, Bellum taldea Mizanbu gaztetxean ariko da.
Mintzaldia
Urtarrilaren 8an (19:00), Maritzuli konpainiak “Ihauterietako karroak eta munstroak” gaiaren inguruko mintzaldia eskainiko du, Marian Arregi dantza lekuan, frantsesez. “Ihauterietako erritualetan alderantzikatze fenomeno ugari daude, neguko urtaroa baita heriotza eta denboraren kontra joateko ideiarekin eginak. Gauzen ordena hausteko...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Olentzero
Abenduaren 20an larunbat arratsaldean haurrek egin dute krakada Lur Berri gelan. Gero, trikitilariekin desfilea gaztetxerat, hortik Olentzero Mari Domingirekin etorri da plazarat. Goxokiak eman diozkate haurreri eta horiek gabon kantu batzu eman. Bertan gaztain erreak, ogitartekoak eta edariak, suaren inguruan Zazpiak bat taldeak dantza eder batzu egin ditu. Izigarrizko memento ederra pasatu dute ttiki eta handiek.
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a Pilotariak kantuz Senpereko pilota elkarteak Maider Cigarroa kantari maisuaren laguntzarekin, gomitatzen gaitu ohiko Eguberriko kantaldira. Gure elizaren gerizan iraganen da, abenduaren 29an, astelehen arratsean (19:30). Urtero gaitzeko emanaldia eskaintzen daukute, ez baitakigu askotan nun dauden hoberenak pilotan ala kantuz, bietan naski. Panpi Laduchek kantatzen zuenez geroztik, pilota eta kantua gure herrian bereziki, ongi lotuak dira elgarri. Irabazi guziak izanen...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Pilotariak kantuz - Eguberriko film proiekzioak - Filma - Olentzero - Urtez urte
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016