Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a
Larzabalen, Zibitze Zalduko Christiane Oihenartek mundua utzi du 67 urtetan. Bizitu zen bezala, joan da xumeki, eritasun luzeak ez dio barkatu.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a
Bunuze Berrakitako Mailiz Loiato eta Ximun Baxoki sortu zaie Julen izendatu duten bigarren haurra. Ukan dezala bizitza luzea eta ongi bizi bedi!
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Auzapez berria eta axuantak
Iragan astean hauteskundeen ondoko lehen kontseiluko bilkuraren berri eman genizuen batez ere auzapez berriaren izena emanez, aipatu gabe haatik hautatuak izan diren axuantak. Lau axuantek lan eginen dute auzapezaren ondoan: 1. Karine Perez, 2. Ramuntxo Oteiza, 3. Hervé Parachou eta 4. Maite Oxarango, bakoitzak 3 edo 4 lan talderen ardura ukanez. Lehenak (Karine Perez) hirigintza, herriaren...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Herriko hautetsiak eta karguen banaketa
Aldudeko herrian, karguen banaketa honela antolatua da. Auzapeza Gilbert Arretche da, eta Euskal Elkargoko hautetsi gisa ere ari da, bere ordezkaria Itxaro Saldubehere delarik. Hiru axuant badira: lehena Itxaro Saldubehere, bigarrena Bertrand Harispe eta hirugarren Karine Maitia. Bestalde, baleako sindikatuan, Xavier Laxague da hautetsia eta haren ordezkaria Gilbert Arretche da. Azkenik, Garaziko hiltegian, Frantxoa Oteiza da...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
24. Korrikak arrakasta handia Amikuzen ere
Atharratzetik abiaturik Bilborat buruz, Korrika Amikuzen gaindi pasatu da tenore ezin hobean martxoaren 19ko arrastirian. Ez da sekulan hainbeste jende ikusi lasterka Donapaleuko karriketan “Amikuzen ere euskaraz!” oihukatuz. Karrika bazterrak ere bete-beteak ziren, jendea txaloka bazegoela. Herriko Etxe eta elkarte anitzek parte hartu dute.
Ondotik, jendea Airetik salan elkartu da memento goxo baten pasatzeko,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Obrak
Apirilaren 10a arte segituko diren obrengatik, karrika hetsirik egonen da plaza nagusitik Postara. Oinez pasa ditaike. Herriko Etxearen deia: otoi, ezarriak diren bide seinaleak errespeta!
Merkatua
Heldu den ibiakoitza hilabeteko lehena izanki, merkatua iraganen da Herriko Etxearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016