Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Donibane-Ziburuko ihauteriak
Otsailaren 6 eta 7an iragaitekoak dira. Ostiralean, sorgin gaua izanen da Ziburuko plazan (19:00), desfilea, mutxikoak eta Kalume baita Xistor Of A Down taldeen kontzertuak. Bertan jan eta edatekoa segurtatuak izanen dira. Ondotik (02:00), haur handientzako BOOM by DIA DJ’s, betiko lekuan. Biharamunean, ihauteri nagusia izanen da, “haurtzaroa” gaiarekin. Desfilearen abiatzea Ziburuko plazatik eginen da (16:00), Zanpantzarren auzia...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Joan den larunbatean barneko aro izanez segur, 108 muslari (54 ekipa) bildu dira Donamartiriko Bil Etxea gelan Donoztiriko eta Donamartiriko eskolako aitamek antolatu mus txapelketan parte hartzeko.
Usaiako urtetan bezala, bi aihertar Pette Ospital eta Jacky Biscay jinak ziren antolakuntzaren kudeatzeko.
Hiru orenetan hasirik, arratseko hamekak eta erditan bururatu dira azken partidak.
A multxoan irabazle Thomas eta Frank Sallato aita semeak, finalistak Xalbat Petrrissans...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Heriotze
Abenduaren 26an pausatu da Marie-Jeanne Duhalde, sortzez Urruty, Espondakoa, 86 urte zituen.
Zonbeit egun berantago, urtarrilaren 5ean, bere senarraren aldi zen; Jean-Fermin Duhalde, Espondakoa, joan da 87 urtetan.
Urtarrilaren 12an, Antoinette Sabarots pausatu da 96 urtetan; Georges Sabarots zenaren alarguntsa, mahasturia gisa ezaguna.
Gure doluminak bi familieri.
Sortze
Abenduaren 27an, Erlea Larranda...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Otsailaren 7an iraganen dira ihauteriak, egitarau aberatsarekin. Desfilatzea elizatik abiatuko da (17:00), joaldun, dantzari eta danborradarekin. De Gaulle etorbidea zeharkatuko da. Pilota plazara arribatu eta (18:00), haurren danborrada, Zanpantzarren auzia, Getaria Taldeak erakatsi ihauteri dantzak eta Mutxi’kool-ek alaitu mutxikoak iraganen dira. Gaualdia Las Tapas taldeak alaituko du (20:00). Ihauteri on getariar guziei!
...Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Herriko hauteskundeak
Berriki, sei urte hauetan auzapeza den Isabelle Pargade andereak jakinarazi du martxoko hauteskundeetan zerrenda bat aurkeztuko duela. Iragan urtetan eginaz harro dago: herri erdiaren arraberritze, ziren eraikuntza proiektu erraldoi batzuen gelditze, kaperaren obren bukatze eta erabiltze, laborantxa zaintze, elkarte biziaren sustengatze... Hazparne Bihotzean deitzen da beraz aitzineko taldeko gehienek eta pertsona berri batzuen...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Bakarka taulan festibala
Otsailaren 12tik 15era, Bakarka taulan jaialdia Mendi Zolan kulturgunera itzuliko da lau proposamenekin, non jokalari bat bakarrik arituko den agertokian. Horietan, otsailaren 13an (19:00), Pauline Junquet-ek kontzertua emanen du. Sartzeak 4,50 eta 12,50 euroren artean kostako du.
Irandatz igerilekuaren estreinaldia
Urtarrilaren 28an, tokiko hautetsiek, finantza-partaideek eta enpresek ur-ekipamendu berria...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016