Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Heriotze
Hamar egun barne, biga ukan ditugu. Lehena Ttotte Biscar, Otxarteko semea. 88 urte zituen. Bere denbora gehiengoa pasatu zuen Kalifornian, anitz euskaldunek bezala. San Frantziskoko Euskal Etxean kozinan, bai eta ere baratzegintzan egin izan du lan. Gizon langile baten oroitzapena utzi dauku. Bigarrena Mañaña Legasa deitzen ginuen, bainan zen Mañaña Alfaro. Aldude Ohosiloko alaba zen. 11 haurridekoa zen. Gure herrian ezkondu zen eta hiru seme-alaba ukan...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Zerbitzu berria
Naturopatia bulegoa berriki ideki dute komertsanteen plazan. Estresa, lo egiteko arazoak edota digestio problemak konpontzeko masajeak eta erreflexologia proposatzen dituzte.
Antzerkia
“Les trois unité” antzerki konpainiak “Pyjama pour six” izeneko antzerki lana proposatuko digu martxoaren 28an larunbatarekin (20:00), herriko zineman.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Kontseilu berria
Joan den larunbat goizean bildu da kontseilu berria. Jean-Michel Anchordoquy izendatua izan da auzapez, Antton Seychal lehen axuant, Aña-Mari Sabarots bigarren axuant, Jean-Pierre Marisco hirugarren axuant eta Suzanne Cedarry laugarren axuant.
“Musika eta dantza”
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a Olerkarien udaberria Martxoan, hitzak kalera ateratzen dira. Poesia hirian zehar hedatzen da, libre eta dardarti, Donibane Lohizuneko herriaren eta Poeten Zirkuluaren arteko lankidetza berrituari esker. “Askatasuna, hedatutako indarra” gai nazionalaren inguruan, irakurketak, erakusketak, tailerrak, kontzertuak eta eszena idekiak antolatuak dira poesia anitza ospatzeko: idatzia, ahozkoa, kantatua, erakutsia, frantsesez zein euskaraz. Martxo hondar arte...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Olerkarien udaberria - Kontzertu klasikoa - Korrika Ttiki - Herriko bozak
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Hauteskundeak
Aldi batez trenkatu da Hazparneko Herriko Etxeak eramanen duen taldearen hautaketa. Isabelle Pargaderen taldeak %71,48a bildu du eta 25 hautetsi ukanen ditu. Michel Ospitalek %28a bildu du eta 4 hautetsi ukanen ditu. Jakin behar da ere, 5.750 bozkatzailetarik 3.749 pertsonek bozkatu dutela (%65,2).
Kontseilu berriaren osatzeko bilkura martxoaren 20an iragan da. Hor erabaki dira hautetsi bakotxaren zereginak. Bilkura horren berri emanen dugu heldu...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Antzerkia
Martxoaren 26an (19:30), Jon Plazaolak“AA Aita”umorezko bakarrizketa emanen du Les Variétés zineman. Lan honetan, aitatasunak eman diona publikoarekin partekatu nahi du, umorea eta komedia ardatz harturik. Aitzineko lanen arrakastaren ondoren, esperientzia pertsonalak baliatzen ditu patetismoa eta ergelkeria, propioa zein giza izaerari dagokiona aztertzeko. Helburua argia da: publikoak irri egitea, eguneroko kezkak alde batera utzirik, hausnarketa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016