Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Azken hauteskundeen ondotik, herriko karguen banaketa egina izan da eta gure herria antolaketa berritu batekin abiatzen da. Auzapez karguan, Xole Airek segituko du, eta harekin batean Euskal Elkargoko ordezkaritzan Claude Martinez ariko da. Gainera, lehen axuant kargua ere Claude Martinezi emana izan zaio. Aldi huntan, berrikuntza garrantzitsua plantan ezarria izanen da: komisio desberdinak sortuko dira herriko gaiak hobeki lantzeko. Komisio bakotxak bere hautetsi ordezkari berezia ukanen...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Herriko bozen bigarren itzuliaren emaitzak
Hilaren 22an, igandez izan zen herriko bozen bigarren itzulian aurkeztu ziren hiru zerrendek honako emaitzak erdietsi zituzten: Sebastien Etxebarnek %48,44, hau da, 2.844 boz eta 25 aulki; Filipe Aramendik %37,64, hau da, 2.210 boz eta 6 aulki eta Martine Mignot-Carmek %13,92, hau da, 817 boz eta 2 aulki. Parte hartzea: %69,17, hau da, 5.957 boz. Abstentzioa: %30,83, hau da, 2.655 boz. Milesker, bihotzez, Filipe Aramendiren...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Administrari kontseilari izendatze
Frantses legearen arabera, CCAS herriko ekintza sozialen eta familien zuzendaritzarako kideen izendatzeko tenorea etorria da. Izendatu beharko dira:
- Tartekatze eta kanporatze borroka sailean elkarteetan lan eginen duen ordezkari bat.
- Jende adineko eta erretretatuen elkarteetako ordezkari bat.
- Elbarrituen laguntzan lan egiten duten elkarteetako ordezkari bat.
Ordezkaritza horientzat elkarteek bakarrik...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Jakin Xiru jaialdittoa Xiberoan eginen dela 36. aldikoz Gotaine-Irabarnen eta Maulen, apirilaren 4an neskenegunez (12:00-00:00). Soinu, antzerki, kantore, mintzaldi eta dantza izanen dira.
Aurtengo gaia: “Kubatik - Zer harreman izan duten historian Kubako uhartea eta Xiberoa, esklabotasunaren bidez bereziki”.
“Kubatik” ikusgarri berria, Xiberoan sortua, Maika Etxekopar,Fiston Bidiefono, Battitta Elizalde, Nicole Lougarot-ekin. Beste parte hartzaileak:Joseba Sarrionandia...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Lasterka soinu erakusketa berria entzungai da Atharratzen.
Pierre Vissler eta Mixel Etxekoparren eskutik, Atharratzeko Artetxe gunearekin eskuz-esku:
Zatozte belarriak zabalik, apirilaren 2a arte.
...Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Apirilaren 3an (19:00), Aroztegiko auzipetuen aldeko mahai ingurua antolatuko da Baltsanen. Mintzalariak Filipe Laskarai (Ostia sarea), Elurre Iriarte (Aroztegiko elkartasun komitea), David Henderson (Guggenheim-Urdaibai stop) izanen dira, solasaldiaren gidaria Jenofa Berhokoirigoin izanen delarik. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin frantsesera.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016