Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrek irabazi diote Ortese-ri, 42-30.
Excellence mailan, bigarren taldea galduk du Ortesen, 19-29.
Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Assonen, 20-25.
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik galdu du Kostaldearen kontra, 31-39.
Bigarren taldeak irabazi du Gan-en, 27-25.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Nafarroan, 41-26.
Orain pausa denendako, Eguberri on...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Mus txapelketa Txistulari ostatuan
Aurten ere Itsasuko Txistulari jatetxean antolatu da mus txapelketa. Edizio berezia izan da, lehiaketaren 40. urtea ospatu baita.
Txapelketa azaroaren 3tik abenduaren 8ra jokatu da, Txistulari ostatuan bertan, eta orotara 196 taldek parte hartu dute.
Hazparneko Mercapide anaiak irabazle atera dira, Bidarraiko Elisetche-Oronos bikotearen parean.
Kontsolamenduan, bidarraitarren arteko lehia izan da. Oronos-Bidondo...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Eguberriko merkatu handia Artetxean
Ostiral arrats huntan dugu. Huna saltzaileak nor izanen diren:
Laborari ekoizletan: Uhartia Izturitze (barazkiak), Urko eta Amaia Izturitze (etxeko ogia), Ezponda Donoztiri (behi gasna, esnekiak), Nina eta Xalbat Donoztiri (Eztia), Antsobieta Izturitze (oilaskoak), Sasiko Aiherra (garagarnoa), Mintxeko Laminak Donoztiri (gurmandizak), Ixuribeherea Aiherra (xerriki kontserbak, sagar jusa), Xedarria Aiherra (ardi gasna eta...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Abenduaren 19an (17:30) Olentzero Errobi ikastolan izanen da, desfilean Jougleux merkatu estalira joanen da. Haurrek krakada egiten ahalko dute, ondotik (18:30) Gurashow taldeak ikusgarria eskainiko du, denek mutxikoak dantzatzen ahalko dituzte eta bururatzeko Kanbon Kantuz-ekin gaualdia bururatuko da.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Elgarrekin, lasartarrak eta besta komitea elkarturik antolatu dute mus lehiaketa. 58 ekipa muntatu dira herriko salan, errezibituak izan dira kafe eta bixkotxekin. 10:30etan hasi dira zoingehiagokak orenbata artio eta bazkaltzeko gelditu. 150 bat apairu xerbitxatuak izan dira herriko etxekanderek gustuz apaindurik. Arratsaldean irabazdunen artekoak.
A sailean: Mendiondo Xan eta Ovrel Julen.
B sailean: Barbaste Honorine eta Oyhagaray Bastien.
Kontsolantean Candelé Terexa...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Makeako Saskia elkarteak, aitzin manatuz, urte osoan tokiko ekoizpenak saltzen ditu, urte hondarrean Eguberriko merkatua antolatzen du. Abenduaren 19an Mindegia gelan iraganen da (17:00-19:00). Eguberri eta Urtatseko apairuentzat aitzakia ona, janari eta edari paregabeak erosteko!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016