Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Apirila kulturala herriko ostatuetan eta... - Lehengo autoak - Ganer huste-merkatu - Erakusketa

Apirila kulturala herriko ostatuetan eta...

Hara apirilak izigarriko kultur proposamen aberats eta anitza egiten duela Hazparnen aurten.

Et'abar liburutegi ostatuak hiru hitzordu finkatzen ditu hilabete huntan:

18an larunbatez (16:00): “Taym, une odyssée syrienne. Un exil de la Syrie à la France”. Liburua Charlotte Canat-ek idatzia du Taym-ekin. Azken hau Siriatik Frantziarat etorria da eta bere ibilaldi latza kondatzen du liburu huntan.

23an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Elkarrekin adindunen biltzar nagusia - Mus

Elkarrekin adindunen biltzar nagusia

Elgarrekin elkarteak bere altzoan ditu adin ederreko partalier guziak. Igandean bere biltzar nagusia egin du, denbora berean urtesaria bilduz Agerrebehereko ostatuan bazkari on baten inguruan bildu aitzin. Louis Noblia lehendakariak ongietorria egin ondoan, urteko gorabeheren berri eman du. Lekorneko herriarekin juntatuz hilabetero ateraldiak egiten dira, kartetan ari direneri eskerrak emanez. Diru kontuak osagarrian dira. Ondotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Arte Ofizioen Europar Egunak - Herriko kontseilua

Arte Ofizioen Europar Egunak

Abadia gaztelu-behatokiak Arte Ofizioen Europar Egunetan parte hartzen du. Gertakari horri esker, eskulangile suharrak ezagutu, trebetasun erakustaldiak ikus eta gazteluaren arkitekturan ordezkatuak diren lanbideak deskubri daitezke apirilaren 11 eta 12an, Abadia gaztelu behatokian. Egitarauan: Arkatza: zurezko eskultura, Via Iruski: larrukigintza, Hada Création: estilismoa eta jantzi itxuraldatuak, V.I.A ehungintzako sorkuntza eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Argazki erakusketa - Lizaga mediatekaren apirileko hitzorduak

Argazki erakusketa

Argazki klubak erakusketa antolatzen du apirilaren 10etik 12ra (18:30), La Perle gelan. Egitarauan estreinaldia, argazki koadroen fabrikatzeko tailerra eta familia argazkiak. Urririk. Argibide gehiagorentzat: clubphotospi@gmail.com.

Lizaga mediatekaren apirileko hitzorduak

Apirilaren 10ean (9:00), haur eta nerabeendako robot numeriko tailerrak izanen dira frantsesez. Apirilaren 21ean (19:00), irakurketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Mexikar iraultza


Apirilaren 11n larunbatarekin (20:00), mexikar iraultza hitzaldi musikatua iraganen da Goxokin. Oren bat aitzin (19:00) zintzur bustitzea segurtatua izanen da, eta mintzaldiaren ondotik (21:30), Mexikortxo (r)Band musika taldea izanen da. Antolatzaileak Goooxoan eta Balunba dira. Galdegina da txapela eta armekin beztiturik etortzea.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 09a

Heriotze - Harpealde trinketean

Heriotze

Pierrot Durruty joan den astean zendu da 69 urtetan. Etxeparean sortua, 7 haurridetan zaharrena (premua), hor ereman du bizi osoa laborantzan, aitamek erosia zuten etxaldean segida harturik, bere aldian Stéphane semeari lekua utzi arte. Aiherra Harregiko Pierrette Intçabirekin ezkondua, 5 haur ukan dituzte: Christelle, Florence, Stéphane, Mathieu (99an istripuz hila) eta Maeva. Pierrot kirolaria zen gaztetan, errugbilaria izanik Hazparneko taldean euskal...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016