Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Ezkontza
Yaissa Arregi-Rey eta Antton Haristoy herritarrak ofizialki ezkondu ziren Herriko Etxean, joan den hilabete hondarrean. Goresmenak zueri!
“L'homme qui s'envola”
Titulu hori ukanen duen frantses filma moldatzen ari dira Euskal Herrian eta partez Baigorrin, Charlotte Gainsbourg-ekin,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
“Lautan hiru” antzerki gaualdia
Joan den asteko alean aipatu bezala, oroit apirilaren 17an (19:00) “Zaku berekoak” (Xabin Fernandez - Gehibat konpainia) eta “Hautagaia” (Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde) antzerkiak emanen direla Biltxokon.
“Loratzen” ikusgarria
Apirilaren 19an (16:30), Alabena eta Bat Egin-ek “Loratzen” dantza, antzerki, musika eta...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Gure apezak aspalditik prestatu zuen proiektua azkenean ikusgai da herrian. Izan ere, gure parrokian diren 10 herriak zeharkatu zituzten laborariak eta laborarisak elkartzeko, haien biziaz mintzatzeko, eta haien aurpegiak argazkitan ateratzeko da proiektu hau. Gero, JR artista eta bere taldeari 60 potret horiek bidali zitzaizkien handitzeko eta inprimatzeko, eta herriko kantonierrak kolatu zituen apezetxearen paretetan. Pazko astelehenean, apezak lan eder hori estreinatua zuen, eta jendea,...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Heriotze: Eiheraldeko Xan
Eiheraldeko Xan Cedarry joan zaigu. 96 urte zituen, maiatzean 97 bete behar. Baigorri Eñauteneko Marie-Jeanne Larrerekin ezkondurik, sei haur ukan zituzten: Marie-Jo, Peio, Kattalin, Ane, Pantxo eta Ramuntxo. Azken hau maluruski sei hilabetetan zendu zitzaioten. Hara zergatik eraiki berria zuten etxea Ramuntxoenea deitu zuten. Geroztik Xanen familia 11 haur ttipiz eta 10 arra-haur ttipiz...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Kontzertua
Apirilaren 24an (19:00), Xabier Xubelet eta Xamanat (XXX) taldea kantuz ariko da Moko Etxea ostatuaren aitzinean. L. Cohen, B. Dylan, C. Stevens, MD Pradera, S. Rodriguez, J. Brel, P. Milanes, J. Sabina, Simon and Garfunkel edota Rolling Stones kantari ezagunen adaptazioa eginen du euskaraz. Pintxoak izanen dira.
Ipuin ibilaldia itsasoan
Apirilaren 18an (15:00), Maddi Zubeldiarekin, finlandiar kosmogonian inspiratutako...
Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 16a
Herriko kontseilua
Apirilaren 8an iragan da herriko kontseiluaren bilkura. Egitura desberdinetako ordezkarien hautatzearekin hasi da:
Larrazkena adinekoen etxearen administrazio kontseiluan: V. Broussaingaray eta L. Dinard.
Zabalki elkartean: B. Etchegaray, M. Incaby-Etcheverry, B. Larre eta L. Nortier.
Territoire d'énergie sindikatuan: S. Durritzague eta F. Bonnet.
Txakurrak sindikatuan: V. Chembero.
Departamenduko ekipamendu elkartean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016