Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Euskarazko solasaldia

Liburuak elkarteak antolaturik, euskarazko solasaldia ibiakoitz huntan, maiatzaren 2an

iraganen da Amikuzeko mediatekan (10:00). Gauza anitz pasatu dira apiril huntan eta anitz iraganen maiatzean: mintzaldi, kantaldi, ikusgarri, antzerki... Herri Urrats ahantzi gabe Senperen maiatzaren 10ean. Hara besteak beste jorratzen ahalko ditugun gaiak goxoki eta lasaiki!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Heriotze


Sokobia Etxezaharreko Mayi Donapetry ama xaharra joan zaigu 90 urtetan. Jean senarra 2021ean galdua zuen.

Bitxiateiko Mayi Harambourek eta Mendiburuko semeak, bi herritarrek, Lurden ostatu hoteletan lan egiten zutelarik ezagutu zuten hurbiletik elgar. Ezkondu eta Sokobi-Etxezaharria etxaldea bereturik laborantxari lotu ziren eta hor ereman dute beren bizi osoa behi, ardi, ahate eta besteekinlan eginez,izariz kanpoko tresneriarik gabe.

Emazte langile eta finaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Heriotze


Duela bi aste, Aroztegiko Germain Salla, attitti, bere azken egoitzarat lagundu dugu, 84 urte zauzkalarik.

Ehortz mezarat mundu bat bildu da. Aro hauta izanez, ondotik, adixkide eta familiakoak kanpoan solastatu ahal izan dira goxoki, horrek ere inportantzia baitu, zeren eta batzuentzat aspaldiko partez, holako okasionetan baizik ez baita elgar ikusten.

Germain anitz ezagutua zen Euskal Herrian eta urrunago ere zeren izan baititu bere bizian esku batzu zinez abilak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Larrungo izpiritu saindua parropia - Lehen komunionea - Abisu - Ihiztariak - Pilota - Errugbia

Larrungo izpiritu saindua parropia

Maiatzaren 3an igandez Ahetzeko elizan (10:30) Euskal Herriko parropiako koralak elgarretatuko dira. 300 bat izanen dira parropia guzietatik etorriak mezan parte hartzera, Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko apezak emana. Goresleak Azkaingo koralak presentatuko du gure parropia. Meza hori entzuten ahalko dugu Euskal Irratietan.

Lehen komunionea

Salbatore egunean izanen da, maiatzaren 14an ortzegunez,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 30a

Herriko kontseiluaren gomita

Herriko kontseiluak herritarrakgomitatu nahi ditu herriaren bizian parte hartzera.

Hortarako, herriak, Tekio kooperatibarekin hitzarmena izenpetu du.

Delako Tekio kooperatibakelkarrizketak antolatuko ditu herritarreri hitza emaiteko. Solasaldi horien helburua da ideiak, proposamenak, kezkak biltzea, herriaren geroa gogoan atxikiz.

Permanentziak izanen dira herriko plazan, lehengo Mendi Sindikataren bulegoan ondoko egun hauetan, maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 23a

Bi heriotze - Hondakinen bilketa: sistema berria

Bi heriotze

Joan den astean bi herritar zendu dira:

Graxi Durruty Ixurikoa: 88 urte zituen. Lau haurridetarik zaharrena, gazterik deliberatu zuen serora izaitea. Estudioak Tolosa aldean eginik, erizaina izaiteko azterketak gainditu zituen. Urte andana bat Oztibarren iragan zuen, etxez etxe erien artatzen ibiliz, Donaixtiko kolegioan zuelarik bere egoitza. Berantago 25 bat urte pasatu zituen Itsasun, parropiako bizian artoski parte hartuz, beharretan ziren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016